Badira urte pare bat Forokoopek urtero antolatzen dituen topaketetan Utopiari egin ziola leku. Besteak beste, Jose Mari Larrañaga izan genuen bertan, hizlari. Eta utopiaren beharrari buruz hitz egin zigun. Nola beharrezkoa zen aurrera egiteko eta lanean jarraitzeko utopia bat, amets bat, eraldaketa posible egiteko tresnak emango zizkiguna. Arrasateko Kooperatiben Esperientzia (AKE) utopia horren bilatze prozesu …
urtarrila 2012 archive
Urt 08
#kolosala -k Bilbo txiki utzi zueneko hura
Manifestazio ororen ondorengoak ezagunak dituzue. Egunkariak erosi (Euskaldunon Egunkaria eta Egin garai batean), eta argazkietan eta hitzetan gure esperantzak eta ilusioak islatuta ikusi. Baina azken aldian informazio uholdea probestu, eta hamaika komunikabidetan murgiltzen gara, interneteko argazkiak, estekak, artikuluak, bideoak… ikustera. Eta, atzoko kasuan bezala, txundituta eta irribarrez gelditzen gara sarri. Halakoa izan baitzen atzokoa, txundigarria …
Urt 04
Herrigintza, euskara eta komunikazioa
Badakit sarean orain dela gutxi eztabaidatzen aritu zirela hainbat lagun, sarean erabili beharreko hizkuntzaren inguruan. Eta hainbat iritzi irten ziren (nola zen hura, “zenbat buru, hainbat aburu”?). Ez nintzen oso adi egon eztabaida hartan, zoritxarrez, baina gaurkoan hitz batzuk idatzi nahi nituen horri buruz. Gaurkoan, nire ezezagutzatik, sarean enpresek duten euskararekiko trataerari buruzko hitz batzuk …