Etiketaren artxiboa: berezi

Kontakizun berexia

Ez dakit egixa izango dan edo ez, baina neri pertsona berezi batek kontau noztan moduan kontaitten dot hemen istorixua.

Azpeiti inguruan pasau ei zan. Karneta atara barri ta kotxeik ez eukan gazte bat zan. Elgoibarren jaixak ziala ta, hara joateko kotxe biharra eukain, ta mutil honek kristonak eta bi eiñ ostian, lortu eben aittan kotxe barri xamarra ta eleantia Elgoibartik bueltia eitteko.

Bueltarazkuan basaurden bat harrapo eben, baina ez zan hil. Erdi hilda, beste lagun baten laguntziakin kotxeko maletategira sartu ebein. Baina basaurdiori zarata batian hasi zan itxuria, ta lagunari ez xako ba akordaitten kotxian eskopetia dakola! Beste kotxera joan, eskopetia hartu, ta plana eiñ ebein, batek atia zabaldu ta bestiak eskopetiakin tirua joko otzala animali gaixuari. Kontua da, atia zabaldu ta basaurdiak urten bat izan ziala, baitta eskopetian tirua be!! Emaitza, kotxeko maletategixa odolakin ta basaurdian uliakin zikina, kotxeko jarlekua aldenik alde zulatuta, ta basaurdia bueltan basoko bere etxian.

Ez dakit mutil honek aittari zela azaldukotzan pasautakua, ta aittan erantzuna be ez dakit, baina neri behintzat ez xaten gustauko mutil horren larruan egotea egun hortan!!