Ihauteriak mozorrotzeko ala borrokatzeko?

Pasau dia bai Ihauteriak, Oñatin esaten dan mouan karnabalak. Aurten aspaldiko partez Oñatz dantza taldiak zapatuan jente pilatxua mobiu eben Luzaideko ihauteriak kalian erakutsiaz ta herrixa girotuaz, ni be hainbat urtetan dantza horreik itten urtendakua naiz, ta egixa esan oso ondo pasauta.

Oñatin jaixetan kuadrilak mozorroketan dianez errosaixo bixamona egunian, karnabalak ez dakoi indar larrei, martitzenian ikusten da jentia mozorrotuta, baina parranda asmuakin urteten daueinak ikasliak izaten dia, lana in bihar dauen jentiak hurringo egunian jairik ez dako ta.

Nik be urten neben, alkondara bat, txalekua ta bakero txapel bat jarritta, dana etxetik hartutakua, nik uste dot hori mantendu in bihar dala, beti mozorruak erosten ibili barik, aman gona zaharren bat, o aittan txaketan bat, auskalo, danetarik topau leike etxietan.

Batenbatzuk borrokalari moduan jantzi zian itxuria, batek Arrasateko ospitalian akabo eben “arma zuria”rekin egindako zaurixekin, eta beranduau ustezko erasotzailia agertu ei zan ospitalian bertan, noraino allu bihar du undiokan? Lehen halako gauzak “kapitaletan” gertaketan zian, ta Oñatin mouko herrittan hasi dia gero eta gehixautan entzuten halako kasuak.

2 iruzkin “Ihauteriak mozorrotzeko ala borrokatzeko?” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude