Hileko artxiboak: urtarrila 2008

Denboria

Emuten dau atzo bertan sartu ginala 2008xan, ta ia ixa otsailian gauz, hilabetia agudo pasau xat! Asteburu hontan hasi dia Donostia aldian karnabalan hasierakin, hain tipikuak dian kaldereruekin atzo, ta iñude ta artzainekin gaur. Aurreko astian euran jai nagusixa euki ostian, ta datorren asteburuan karnabalak, aurten dana batea tokau xate, ai, ñoñostiar gaixuak…

Oñatitik Donostira joateko, ordu bat gura dozu gutxi gora behera, baina emuten dau Donostiatik Oñatira etorteko denbora gehixau dauela, ez dakixei nun dauzen barrualdeko herrixak ta.

Ta denboriakin nabilela, zelako denbora ona dabilen itten ezta? Urtarrilan gauz, ta eguzkixak emuten dauen bizitasuna euki du azkenaldixan, udan nik behintzat bizi-berotasun horri ihes itten xat, baina neguan aprobetxau biharrekua da, bizitasuna da ta.

Kotxia garbiketian kontuak

Aurreko zapatuan, bazkalostian, kotxia garbiketa pentsau neben, oso zikina neukan, batez be barrutik. Lehenengo alfonbratxuak atara, hautsa astindu, ta gero aspiradoria pasau notsan kotxiari. Trapu batekin beste dana garbittu, ta hor ibili nintzan lanian. Hasieran ez neukan kanpotik garbiketako asmoik, baina azkenian animau nitzan, dana txukun geratu zan, halako garbi ez da aspaldixan egon kotxia.

Kontua da aste bat be ez dauela garbi iraun, banekixen agudo zikinduko zala, baina larreiko agudo zikiñdu da oiñguan. Egunero Aretxabaletatik joan etorrixa inbihar dotenez, ta inguru hortan obrak dauzenez, lokatzaz jositta topaitten dozu bidia, martitzenian artian danian ura bota ebeiñ lurra kentzeko, ta hor pasaiteazkuan kotxe dana kristo bat iñda geratu zan.

Onena izango da euri zaparrada haundixei edo bestela elurrari itxoittea kotxia berez garbiketako, ez dau merezi kotxia garbiketan denbora asko galtzeik gero segituan lohiketako! Autobideko lanak akabotakuan beste batzuk hasiko dia, ta honein ostian beste batzuk, sekula ez dia akaboko obrak inguru honeittan!

Aupa Etxebeste eta errealitate gordina

Aurrekuan Aupa Etxebeste! pelikulia ikusi neben ETBn, pantaila haundixan be ikusitta euki arren gustora egon nintzan telebista aurrian. Egixa esan, euskal zinian egoeria ez da oso ona, ta horren mouko pelikulak euskeraz egotea luxuzkua da, adibidez beranduau etorri da Eutsi, Nömadak TX be hor dau, dokumentala dan arren, ta besten batzuk be egongo dia, baina oñ ez naiz horreiñ izenburuekin akordaitten, seguru larrei be ez diala zoritxarrez.

Aupa Etxebeste! fikziua da, baina ze pentsaua emuten dau. Ez dakixenantzako esan bihar, diru barik geratu dan familixa baten istorixua kontaitten dauela pelikuliak, ta itxurak mantenketarren oporretara joaten dian itxuria eitten daue, baina etxian geraketan dia. Horrein antzera jende ugari ibiliko da, kalian “pielezko” abrigo dotoriekin, ta etxian argindar barik ez daueilako ordainketan, edo haundikeixa askokin ibili, ta gero janarixak erosteko diru barik.

Gaur egunian gainera, asteburun bat 3 egunekua izatea nahikua da hortik zihar joateko, orduan oporrak 2 edo 3 astekuak baldin badia, ze esanik ez! Gero negarrez, hipotekia ordainketan nabil, Euriborrak igo eiñ dau, baina beste aldetik oporretan Cuban egon gara, edo Italian edo Txinan, ahal dan urriñen hoba.

Ez da hobeto izango jentian aurrian itxura umilagua emutia, eta duintasunez bizittea??