Lilabiderako ibilbidea diseinatu, neurtu, talde txikian frogatu… Non hasi? Biterin. Non amaitu? Herriko plazan. Bost kilometroko ibilbidea osatzeko, metroak falta edo soberan? Zebrabideak zaindu behar dira… Ostegunean bigarren entrenamendua, eta Goienakoak ere deialdira azaldu dira. Herritarrak informatzeko, kalera, galderak egin,…
Etiqueta: Osasuna
Gaurko gaiak oso interesgarriak, biak ala biak. Askotan entzun dugu luzatzearen garrantziaz. Jakina da, behar bezala luzatzeak lesioen prebentzioan lagungarria dela, horrez gain, gure egoera hobetzen du malgutasuna areagotuz. Automasajeak ere onura ugari izan ditzake; masaje on bat muskuluen eta…
Gustura gaurko saioan, bereziki zunba egiterakoan. Ikusi besterik ez dago, ariketa fisikoa musikaz lagunduta, guztion atsegina! Bixi-bizi tailerra bukatu, eta paseoan irten dugu, Erguinerantz. Auzoan, oinezkoentzat soilik den Elizalde kalean, kamelia zuhaitzak daude, eta Fabianek jada loratzen hasi direla esan…
GIKAIko ikasleak, beraien azterketak egin eta gero, guretzako prestatu duten saiorako gertu. Hor gure gidari izango direnak: Ander, Jon, Borja, Danel, Iker eta Peru. Gaurko saiakeraren helburua oreka eta koordinazioa lantzea da, beraz, horretarako lagungarria den dinamika aurkeztu digute. Taldeka,…
Gaur Bixi-Bizi tailerraren lehen saioa izango dugu GIKAIko ikasleekin, Arizmendi Ikastolako Ferixalekuan, gimnasioan hain zuzen. Bertaratu gara eta han gure zain sei ikasle, bost mutil eta neska bat. Guretzat garrantzitsua den indarra lantzeko ariketak egingo ditugu bereziki. Hirunaka, proposatutakoak egin…
Marea arrosa Donostiara itzuli da! Batu egingo zara? 2023ko urriaren 29an, igandea, Katxalin Martxa Solidarioaren 9. edizioa egingo da, BioDonostia Zentroko bularreko minbizia ikertzeko. KATXALINek antolatu du, eta goizeko 11:00etan aterako da Alderdi Ederren (Donostia) (Katxalin.org) Katxalin elkartearen deialdiarekin bat…
Sasoibideko irteerak ostegunetan izaten dira, baina hara non, hemen salbuespena! Oraingoan larunbatean elkartu gara. Herrian, Kirola Kalera Eguna ekainaren 8an, eta gure jarduera erakutsi nahi izan dugu. Biteri plazan elkartu eta, ohikoak egin ditugu: Beñat Ormaetxeak gidatuta, beroketa original eta…
Beroketa, malgutasuna eta oreka ariketak Rosa Otaduik gidatuta egin eta, santa Teresa ikastolarantz abiatu gara. Iban Roak hartu gaitu, eta ikastetxearen datu batzuk eman dizkigu: ikasleak 2 urtetik 12ra artekoak, hau da HH eta LH mailak, berrehundik gora dira. Eraikina,…
Gure Tafydeko ikasleek proposatutako ariketak egin, eta abiatu gara. Bidean, Osakidetzako erizainak, Jose Ramon Bardeci, diabetesaren ezaugarriak aipatu eta aholkuak eman dizkigu. Gaixotasunari aurre egiteko, elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoaren garrantzia azpimarratuaz. Tafydeko ikasleek, Ane Erostarbe eta Adrián Ruiz, paseorako…