17. irteera: Arrasateko tailagintza ezagutzera!

Gure Tafydeko ikasleek proposatutako ariketak egin, eta abiatu gara. Bidean, Osakidetzako erizainak, Jose Ramon Bardeci, diabetesaren ezaugarriak aipatu eta aholkuak eman dizkigu. Gaixotasunari aurre egiteko, elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoaren garrantzia azpimarratuaz.

Tafydeko ikasleek, Ane Erostarbe eta Adrián Ruiz, paseorako jantzien egokitasunari buruzko irizpideak azaldu dizkigute: zapatilak aroaren araberakoak, kamiseta transpirableak beti, neguan burua babestuta eramatea…

Taila elkartera sartu, eta beste mundu bat: egur gozoaren usaina, lasaitasuna, erreminta bereziak, makinak, eta zelako lanak, guztiak ederrak! Bertan zeuden artistek ere, gure galdera guztiei erantzun, bere artelanak erakutsi, teknikak, proiektuak… Artisten artean, Gregorio Gallegok ere beste zenbait argibide eman dizkigu eta, bertaratzera animatu gaitu. Bat baino gehiago inbidiaz, eta tailagintzan hasteko tentatuta atera da; ea animatzen diren eta herria artistez betetzen dugun!

Eskerrak guztioi!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *