bixi-bizi, ferixalekuan (luzaketak, automasaje)

Gaurko gaiak oso interesgarriak, biak ala biak. Askotan entzun dugu luzatzearen garrantziaz. Jakina da, behar bezala luzatzeak lesioen prebentzioan lagungarria dela, horrez gain, gure egoera hobetzen du malgutasuna areagotuz. Automasajeak ere onura ugari izan ditzake; masaje on bat muskuluen eta larruazalaren gainean marruskadura, oratze eta bibrazio-ariketak egitea da. Eta horretan, probatzen ibili gara eskuz eta tenis pilota batekin ere bai.

Zenbait automasaje eta luzaketak eginda gero, prest gaude etxean praktika batzuk egiteko! Eskertzekoa, Ikastolako GIKAIn diarduten ikasleek guretzako prestatu duten saioa, eta gurekin izan duten jarrera. Hala, gure eskerrak Aimar Peña, Aimar Errasti, Aimar Pérez, Gorka García eta Xabier Aiarza ikasleei eta beraien irakasle Kimi Lz de Aretxagari.

Eta saiakera horren ostean, bagoaz paseoan San Andres auzotik herriaren sarreraraino. Hor, urbanizazio berria ikusi eta aztertu, bukatzear dago oraindik; badirudi plazan bertan (Cordoba y Oro doktorea) etxebizitzen eraikin bat aurreikusita dagoela. Baina , badago espaziorik? Auskalo, denborarekin ikusiko da, orain zain egon beharko, halajaina!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *