lilabide, entrenamenduak

Lilabiderako ibilbidea diseinatu, neurtu, talde txikian frogatu… Non hasi? Biterin. Non amaitu? Herriko plazan. Bost kilometroko ibilbidea osatzeko, metroak falta edo soberan? Zebrabideak zaindu behar dira…

Ostegunean bigarren entrenamendua, eta Goienakoak ere deialdira azaldu dira. Herritarrak informatzeko, kalera, galderak egin, irudiak hartu… Kazetarien lana zuzenean ikustea, guretzat aberasgarria.

Entrenamenduaren ostean, nola ez, salda bero eta goxoa Arizmendi Ikastolan! Zorion kantuak ere, entzun dira. Eta bukatzeko, irrintzi indartsua. Bejondeizula, Angelines!

Ibilbidea 5 kilometrokoa, neurtu eta osatu dugu. Hala ere, ibilbidea erosoagoa egiteko proposamen bat sortu da; ea ba, goazen aukera berria probatu eta neurtzera. Jarraian egin dugun saio horretan, igarri dugu hidratazioaren premia, beraz, ibilbidea ondo egiteko, ura edatea garrantzitsua da. Makilekin egin dutenek ere, lagungarriak direla adierazi dute. Horrela, gure esperientzian oinarrituta, Lilabidea egiteko badugu eskeintzeko gomendio pare bat, ezta?

Donostiako Lilatoia, entrenatzeko beste aukera bat, eta esanguratsua dudarik gabe. Han, sasoibideko lagun batzuk gustura egin dute ibilbidea, espero zuten baino arinago, eta helmugan Arrasateko beste emakume taldeaz tril egin, horien artean Alkatea.

Entrenamendu gose dago, eta gaur eguraldia lagun! Hau pagotxa.

Gaurkoa, azken entrenamendu ofiziala (jakina da, batzuek ibilbidea berriz ere egiteko asmotan daudela…), kilometroak, denbora, txalekoak nork jantzi… Eta etxean, sormena lanean. Nola adierazi Lilabide egiten ari garela? Ideiak, frogak, aktibitatea bor-bor. Martxoaren 8rako dena prest daukagu? Dena lotuta? Eguraldia? Musika? Batukada?… Ene, hau zoramena!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *