bixi-bizi, ferixalekuan (indarra lantzen)

Gaur Bixi-Bizi tailerraren lehen saioa izango dugu GIKAIko ikasleekin, Arizmendi Ikastolako Ferixalekuan, gimnasioan hain zuzen. Bertaratu gara eta han gure zain sei ikasle, bost mutil eta neska bat. Guretzat garrantzitsua den indarra lantzeko ariketak egingo ditugu bereziki. Hirunaka, proposatutakoak egin ditugu, errazak dira, sinpleak dirudite, minutu baten jarraian egin; exigenteak ez direla dirudi arren, poliki poliki berotu eta giharrek nekea igarri dute. Sentadillak aulkian, hormaren kontra, posizio zehatz batekin makurtu, pisua duen makila beso batekin mugitu, mankuernekin (2-3kg), espalderak, maila bat igo, jeitsi eta sentadilla

Irudi artean, GIKAI ikasleak beraien irakaslearekin. Geu, proposatutako ariketak fin egiten saiatu gara, irakasle atseginen begiradapean; geure kontura, etxean egiteko modukoak izan dira, ea ba gure eguneroko errutinan sartzen ditugun. Mila esker gurekin izan zareten Gorka, Victor, Olaia, Jokin, Aimar eta Iker; eta nola ez, gaurko saioa ahalbideratu duen beraien irakasleari, Kim.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *