Kirola Kalera Eguna, Arrasaten!

Sasoibideko irteerak ostegunetan izaten dira, baina hara non, hemen salbuespena!

Herrian, Kirola Kalera Eguna ekainaren 8an, eta gure jarduera erakutsi nahi izan dugu. Biteri plazan elkartu eta, ohikoak egin ditugu: Beñat Ormaetxeak gidatuta, beroketa original eta dibertigarria egin eta gero, ibilbideari ekin diogu. Giro ederrean, kamiseta ikusgarriak jantzita, bidea egin eta gero, DYAko soroslearengana hurbildu gara.  Sergio Serranok Bihotz Biriketako Suspertzea, zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete, azaldu eta praktikatzeko aukera eman digu.  Bukatzeko,  Herriko Plazara, bertan,  ekimenean parte hartu duten kirolariekin bat egin, ogitarteko goxoa jan eta etxera.

Kirol eskaintza zabala eta tentagarria Arrasaten. Ekin diezaiogun ba!!

Informazio gehigarria:

  • https://goiena.eus/arrasate/1559998814375-kirola-kalera-eguna-arrasaten
  • http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=7142987&menuId=5205910

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *