sasoibide+: MAZMELA (2025-04-02)





















SALBURUA (2025-04-03)
Apirileko egun ilun eta bustiarekin, Gasteizera hurbildu gara Salburua ezagutzera. Egindako berreskurapen lanak eta gero, Salburua gaur egun hezegune kontinentalik garrantzitsuenetakoa da bere ingurune geografikoan. Salburua bezalako hezegune batek balio eta funtzio ekologiko anitz ditu. Nabarmena da akuiferoko uretatik substantzia kaltegarriak ezabatzen egiten duen arazte lan sendoa. Urmael hauetako landareen artean landaredi akuatiko eta gainerakorraren aberastasuna nabarmendu behar da eta, batez ere, ezpata belar (Carex riparia) multzoen hedadura.
Faunaren aldetik garrantzi ukaezina du, bioaniztasun handia duelako eta han bizi diren espezie asko galtzeko arriskuan direlako. Hezegunean bizi den fauna guztia basatia da, orein taldea izan ezik (gizakiak sartu zituen, aintziretako landaretza kontrolatzeko). Faunaren aldetik garrantzi ukaezina du, bioaniztasun handia duelako eta han bizi diren espezie asko galtzeko arriskuan direlako. Hezegunean bizi den fauna guztia basatia da, orein taldea izan ezik (gizakiak sartu zituen, aintziretako landaretza kontrolatzeko). (vitoria-gasteiz.org)















Ez digu euri askorik egin, beraz gaurko pasieraz disfrutatzeko aukera izan dugu, eta hezegune aberats hori ezagutzeko ere bai. Eguerdi parean, lagunek aipatu jatetxera bazkaltzera inguratu gara. Arratsaldean, bapo-bapo eginda, umore onean, etxera itzultzeko, bus geltokira.


Egun atsegina gaurkoa ere!
https://turismovasco.com/araba/que-ver-araba/salburua-vitoria-gasteiz/
sasoibide+: ARETXABALETA, BOLINAGA, URKULU, ARETXABALETA (2025-04-09)
















BIXI-BIZI, TOPAKETAK UARKAPEN (2025-04-10)
Opor bezperan, zer hobe topaketak egitea baino. Uarkapen elkartu gara, kuadrilan; batetik GIKAIko lehen mailako ikasleak, eta bestetik sasoibideko lagunak. BIZITZA BETEA ekimenean, horietako ikasle batzuk irakasle lanetan ibili izan zaizkigu, eta elkar ezagutza hori gaurko saiorako lagungarria izan da, bereziki zunba egiterakoan. Irudiotan nabarmentzen da, batzurentzat jarduera berria izan arren, zein gustura ibili diren.

























Zunbaz gain beste talde kirolak ere egin ditugu, bukatzeko luzaketak. Elkarri agurtu aurretik, partaide guztiekin taldeko argazki eder hori atera dugu. Ekipo ederra. Aupa zuek!