Etiqueta: Asteazkena
Hego haizea, arratsalde polita gaurko ibilbidea egiteko. Marijek gidatuko gaitu, bera baita bidea ongi ezagutzen duena. San prudentzioraino oinez, kuadrillan; han sanprubusen ostetik, gora! Bidearen haseratik, aldapa, baina frexko gaudenez, pausu egokia hartu, eta ea konturatu barik heldu gara, Elorregi…
Gaur, hausterre-egunak Garizumari hasera eman dio. Kristauentzat garai berezia, eta gure gizartean zenbait ohiturei heltzeko aukera: karapaixoa, pellak, torradak… Eta horiek guztiekin, meriendarako aitzakia aurkitu dugu. Gustura meriendatu eta gero, inguruan ditugun jolas tresnekin, umore onean, ezin tentazioari eutsi. Hango…
Bihar eguen zuri, haratusteetako hasera, eta jada sumatzen da mozorro giroa, broma gogoa… Bedoñara, mendiko bidetik abiatu gara, Etxaburu baserrian gora. Aldapan, jendea eraldatzen hasi da; bat-batean pertsonai bereziak agertzen zaizkigu: sorginak, punkiak, ekialdeko printzea, saltimbankia, lekaimea, sendagilea, pinguinoa… Hango…
Santa Ageda eguna aitzakiatzat, Santagedatxera hurbildu gara, Gesalibarreraino autobusez. Giro argia eta goxoa lagun, aise igo ditugu aldapatxoak. Mariren ispilua deritzonera igo eta ikusmiraz gozatu. Beherakoan, Baztergainazpiko baserriko bidea hartu, eta bertara heltzean nagusiarekin hitz egiteko aukera aprobetxatu dugu. Antzineko…
Murumendiko bide zaharretik abiatu gara arratsalde goxo honetan. Haserako aldapak gure ahaleginak eskatzen ditu, baina gero leunduz doa, arnasa berreskuratu eta paisaiaz disfrutatu. Izurietara heltzean, mimosa ederrak, loratuta jada, egin digute ongi etorria; begien eta usaimenaren gozamenerako.
Erguineko Elizalde kaletik paseoan, kamelia arbolak loratzen, aurki lorez bete-beteak egongo dira. Ikusgarriak! Merezi du bai hemendik pasatzea. Garagartza sarreran, errekara begira, ezustekoa; amuarraina presan gatibu, ezin uretara joan. Errukitzeko egoera, baina guk ezin ezer egin. Ingurura begiratu, baina ez…
Olandiotik gora, aldaketa asko sumatzen da, obrak, makinaria… eta Laboral aurrean dagoen Oteizaren eskultura, kaiola baten sartuta. Zergatik ote? Babesteko, tokiz aldatzeko edo… Miraballes baserriaren inguru zaindua, zabala, atsegina… Ardiak bere bildotsekin zelaian lasai… Aldapan behera, pistari jarraika trialsineko eremura…