EKAINA

sasoibide+, ERRONKA: HAITZULO eta ORKATZATEGI 869.m (2025-06-04)

Ekaineko lehen irteera erronka ziragarria, ametsetako toki liluragarria: Haitzulo. Araotz bidean, formazio berezia da Haitzulo; urak sortutako koba. Mila, gure laguna, izan dugu gidari. Taldean abiatu eta kobara heltzean, halako harridura sortu da sekulan bertan egon gabekoen artean. Ezin ase eszenatoki eder honi angelu guztietatik begira; argazkiak egin, oihartzuna probatu… ikusgarria!!

Hemendik mugitzea kosta, liluratuta baikaude, baina Orkatzategira abiatu gara. Bidean aurrera, tontorretik gertu gaudenean lainoa sartzen hasi zaigu. Zalantza izan dugu, baina aurrera ez jarraitzea erabaki. Hurrengo batean ere izango dugu panoramaz gozatzeko aukera. Goazen ba beherantz, eta txalo bero bat gure gidariari, Milari. Bejondeizula!

ORO, Aretxabaleta (2025-06-04)

Gaur Martin, Udalako kirol teknikaria, gurekin etorri da. Ibilbidea hasi aurretik beroketa dinamiko eta dibertigarria egiten jarri gaitu. Eta gu, gustura! Atal fisikoaz gain, arreta eta memoria landu ditugu. Oinak, erreflexuak, bernak, besoak… minutu gutxitan, astindu bizia. Bejondeizula, Martin!

Gorputza zeharo esnatuta, Ororantz abiatu gara. Aretxabaletako kanposantutik gora, mendiko bidea berde-berdea; udaberri euritsuak, epel horrek, indar berezia eman dio naturari. Eta guk berarekin bat egin dugu. Heldu gara, aska , erropak garbitzeko harria, iturria… Auzoko etxeak behatu, eta badago aniztasuna horretan, panorama, bistak, laburbilduz toki atsegina bezain baketsua. Nondik itzuliko ote garen, Bedoñatik edo Aretxabaletatik, zalantza, eztabaida. Lokatzaren beldur, bigarrena izan da gaur gure aukera.

E.A.

sasoibide+: ARRAGA, Aramaio (2025-06-11)

ERRONKA: DONOSTIA, ULIATIK PASAIARA (2025-06-12)

Ulia mendiak hainbat bitxikeria biltzen ditu, horietako bat Ulia toponimoa gaskoia da, Miramón, Amara eta Aiete bezalaxe. XX. mendearen hasieran jolas parkea eraiki zen. 1902an Ategorrietatik bisitariak jolas-parkera hurbiltzen zituen tranbia inauguratu zen; garai hartakoa da uso-tiro jatetxea, errota zaharra kafetegia, hiru begiratoki: arranoaren haitza, baleazaleen haitza, erregearen haitza. 1907an, 280 metro luzeko aire-funikularra inauguratu zen, Torres Quevedok asmatua. Funikular horrek, aldi berean, 14 pertsona eraman zitzakeen, 28 metroko desnibela gaindituz. Hala ere, Uliako jolas-parkea desagertu egin zen Igeldoko parke berriaren bultzadaren ondorioz, eta 20ko hamarkadan tranbia-zerbitzua eten egin zen. (www.donostiasecreta.com)

Erronka lortua!! Bazkaldu, atsedena hartu, ikusi eta egindako guztia hausnartuz, bizitakoaz gozatzen jarraituko dugu.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.donostiasecreta.com/monte-ulia-de-donostia-san-sebastian/

sasoibide+: ERRONKA, TELLAMENDI 834m. (2024-06-18)

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://alavaentusbotas.blogspot.com/2021/03/belamendi-el-monte-de-los-cuervos.html

https://es.wikipedia.org/wiki/Tellamendi

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *