sasoibide+: APOTZAGA-ETXEBARRI (2025-02-5)
San Blas egunean, ohitura zaharra errepikatzen da oraindik: eztarria goxatzeko gozoki eta txokolatea bedeinkatzera eramaten dira. Aretxabaletan, Apotzaga-Etxebarriko ermitara jotzen dute tradizioa betetzeko. Abadiñoko ferian leporako, sama babesteko, lokarriak salgai izaten dira. Herri askotan, san blas opilak egin eta oparitu egiten dira eta gurean, Marijek egin digu oparia. Gozoa alajaina! Eskerrik asko, lagun.


















INFORMAZIO OSAGARRIA
https://eu.wikipedia.org/wiki/Apotzaga-Etxebarri
BIXI-BIZI TAILERRA FERIXALEKUAN (2025-02-6)
Gaurkoan INDARRA lantzeko ariketak egin ditugu, aspektu garrantzitsua giharrak indartzeko, eta ondorioz SASOIAN mantentzeko. Gure irakasleek proposatu diguten jolasa ere gustura hartu dugu, lokotx bilketa, eta gaztetxoei gertatzen zaien antzera, gure artean lehiakortasuna sortu da, ea zein talde irabazle izango den. Motibazio berezi horrekin barreak eta ospakizunen tartea sortu da. Azkenik luzaketak zintzo egin, eta atseginez agurtu ditugu gaurko irakasleak: Jon Lazkano, Txomin Iturbe, Beñat Barrena, Pello Gallastegi eta Beñat Zenitagoia. Bejondeizuela, gaztek!














EMAKUMEA ZIENTZIAN: POLYMATERA BISITA, DONOSTIAN (2025-02-12)
Aurtengo leloa: HAZIA EREIN. Erein dezagun ba, emakumeak zientzian ikerlari, gidari… protagonista!



















Bisita interesgarria, atsegina; gure gidariak, ikerlariak, eskertuta agurtu ditugu. Datorren urtean esperientzia errepikatzeko asmoz. Bejondeizuela guztioi, eta arrakasta izan dezazuela.





Polymatetik irten, eta Musikene eraikin ederrak gure atentzioa erakarri du. Autobusera joan aurretik, Miramar jauregia eta inguruaz ere gozatzea erraza da. Egun betea eta etxean zer kontatu badaramagu, alajaina!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://es.wikipedia.org/wiki/Efecto_Matilda
A: SAN BALERIO; B: SALTURRI BASERRIA (2025-02-13)
Gaur goizeko laino itxia, hamarretarako zulatzen hasi zaigu. Urzuloko iturbururaino denak elkarrekin joan gara. Hortik aurrera, batzuk San Baleriora, besteak Salturrira. Bakoitzak bere martxa.























Udaberria ate joka daukagula nabarmena da zenbaitetan, aurreko egunetako euritek sortu dituzten lokatzak ere, sendoak pasa behar izan ditugu bestetan. Pasiera bariatua gaurkoa!
sasoibide+: SAN MARTZIAL, BERGARA (2025-02-19)
Eguraldi zoragarria San Martzialera igotzeko. Paisaia ederra, baserri zainduak eta galantak, pasieran ibiltzeko toki egokia. Aspaldiko eraikina, Agerreko garaixe; behekaldean aldiz, ingeneriako obra ikusgarria. Paraje onek museoa dirudi, halako aukera anitzak eskaintzen baitizkigu… Bergaran, Aroztegi aretoan ikusgai dagoen erakusketa berezia ikustera hurbilduko gara. Arrasatear baten obra omen dago: Xanti Arrieta, «Gernikak. Begiradak.» – Eskultura, pintura, zeramika eta argazkigintza. Ikusgarria da, eta hemendik, hurrengo egunetan ikustera joateko gomendioa, hile honen bukaera arte dago eta.


























GARAGALTZA AUZOA, OÑATI (2025-02-20)
Gaurkoan ere, plazera Oñatira etortzea, eta gure lagun Eliren azalpenekin, herriaren ohitura eta historian murgildu gara. Auzotik gertu dagoen Usakora ere hurbildu gara. Goiza ederra izan da.

























Hor Elik bildutako informazioa. Bejondeizula!
sasoibide+: LILABIDE, 1. ENTRENAMENDUA; KARNABAL AURRERAPENA (2025-02-26)


II LILABIDE egiteko lehen entrenamendua gaurkoan; ibilbidea ezagutu eta gure indarrak neurtzeko aukera ona. Ordubete baina lehenago egin dugu bidea, pausu bizian, denak gustura. Eta arratsaldeak beste aukerak eskaintzen dituenez, guk Zigarrolako balkoirantz jo dugu, karnabal aurrerapena ospatzeko. Giro onean, garai honetako torradak eta pellak dastatuz hasi dugu gure ospakizun partikularra. Umore ona, barre algara batzuk, eta ilundu aurretik, etxe aldera. Arratsalde borobila!



















INFORMAZIO OSAGARRIA
https://goiena.eus/arrasate/1740675586147-lilabide-martxa-egingo-dute-bigarrenez-martxoaren-8an
II LILABIDE, 2. ENTRENAMENDUA (2025-02-27)
Gaurko freskurarekin, errezagoa izan da ibilbidea erritmo biziaz hastea. Biteritik abiatu, San Andres aldera, Arimazubitik Zarugaldera. Monterron jauregiaren ondotik joateko, pareko zebrabidean pasatu eta Maalaraino Otalora lizenziatutik. Gipuzkoa etorbidetik Lapurdi kaleraino, Antso Abarkatik aurrera kiroldegiko parkinera; Zigarrolako zubia pasa eta Axeriko parean dagoen zebrabidetik San Isidro aldera joateko. Gipuzkoa etorbidetik gora, Martxoaren 8a, Deba etor., Nafarroa etor., Biteri, Erdiko kaletik plazaraino. Guztira 5km, oinez, eta guk ordubete eskaxean egin dugu. Martxa ona, halajaina!
Goizeko pasiera osatzeko, San Josepeko alberga ikustera abiatu gara. Aspaldi joan gabe eta gaur sorpresa jaso dugu, bidea oztopatzen duen lurjauzia dago eta ezin aurrera egin. 2019an hartutako irudiak ikusteaz konformatu beharko. Ai ene!!







INFORMAZIO OSAGARRIA
https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2019/01/19/8-irteera-aretxabaletara/
https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2020/03/17/sasoibide-aretxabaleta/
