sasoibide+: BEDOÑATIK ANDRA MARI ZURIRA (2025-05-7)
Andra Mari Zurira joateko bide berria erakutsi digu Marijek. 15 kilometro baino gehiago egin arren, oso gustura ibili gara. Bide ederra, paisai ezberdinak, batetik urtegia, beste batetik inguruko mendiak zutunik, eta baso artetik egindakoa, zenbaitetan bere pake horretan, bukolikoa. Putzuetatik eta lokatzetatik iheska ibiltzeko arretaz; txukun samar heltzea lortu dugu, beraz, gustura! Gaurkoa prestatzeagatik, bejondeizuela Marije eta lagunak!!



























PASIERA, ASANBLADA BEREZIA (2025-05-8)
Gaurko pasiera motza eta atsegina. Aspaldi ikusi gabeko lagun batekin tril egin, eta gurekin etorri da, beraz, denak gustura. Fresko samarra izan arren, primerako eguraldia; gorputza pixka bat astindu eta Kulturateko bilera gelara hurbildu gara. Sasoibide 2018-2025ren izenburuaz, bilerari, hausnarketari ekin diogu.
Zazpi urte horietan zehar sasoibide ekimena hazi egin da, eta sendotu. Guztiok geurea sentitzen dugu, makina bat onura aitortzen diogu: pasierak anitzak, mendiko bideak, toki berriak ezagutu, irrintzika jardun, beste modalitateko kirolak ezagutu, jarduera berritzaileak egin, elkarren laguntzarekin sortu eta antolatzaile ibili gara, gure harreman sarea zabaldu eta aberastu… Zerrenda luzea da, zalantza barik. Eta orain etapa berriari heltzeko, norberak bere ahalmenetik ekimenari heltzea dagokio. Bidea hasi eta markatuta dago, jarraitu besterik ez. Orain arte bezala, elkarri lagunduaz. Hor ba, ekin diezaiogun, eskuak elkarri lotu, zuek duzuen indarra, ilusio, alaitasun eta kemen horrekin. Gure babesa ere izango duzue, ziur izan.
Hor dugu erronka, sasoibide aurrera!







XI MINBIZIAREN AURKAKO MARTXA, DONOSTIAN (2025-05-11)
Aurtengo deialdira ere, Arrasatetik taldetxo bat bertara joan eta martxa horretan partaide izan da. Aupa neskak!









BIZITZA BETEA Ekimena (2025-05-14)
Gaur azken saioa izan da, Ipar Martxa egin dugu. Praktikan, Ekiloreraino; gustura taldea eta hurrengo irteera noiz egingo zain!

sasoibide+: ULLIBARRI-GANBOA (2025-05-14)
Maiatzako euria urrea omen da; horrela balitz, gaurkoaz Araban guztiok aberats!!





PAUSU ERRONKA, INDAR ARIKETAK (2025-05–15)
Gaur Martin ezagutu dugu, jarduera fisikorako udal teknikaria. Pausu erronka zer den azaldu eta Arrasateko taldean parte hartzeko, app-a telefonoan ezartzen lagundu digu.
Maiatzean, Mugiment Pausu Erronka abiaraziko dugu: jarduera fisikoa sustatzeko tresna berritzailea, dinamikoa eta dibertigarria.
Pausu Erronka aplikazio bidezko ekimen irekia da, herritar guztientzako eskuragarri. Parte hartzeko, nahikoa da aplikazioa deskargatzea eta norberaren udalerriko taldean izena ematea.
Erronkaren iraupena hiru astekoa izango da: maiatzaren 19tik ekainaren 8ra. Parte hartzea erraza eta doakoa da, eta 14 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute.
Erronka honek jarduera fisikoa bultzatu nahi du, osasuna eta ongizatea hobetuz. Beraz, zabaldu mezua, erabili kartelak, sortu taldeak, partekatu esperientziak, eta lagun diezaiogun elkarri komunitate aktiboago bat eraikitzen.


Gainera, ekimenak sari erakargarriak eskainiko ditu, bai norbanakoentzat bai taldeentzat, egindako pausu kopuruaren arabera. Osasuna, dibertsioa eta pizgarriak, denak batera. (Mugiment)







Gure jarduera fisiko nagusia oinez ibiltzea denez, gerritik beherakoa indartzeak duen garrantzia azalduaz bat, horretarako egokiak diren ariketak praktikatu ditugu. Horietako zenbait berriak eta dibertigarriak guretzat. Ea ba, hurrengo ibilaldiak hasi aurretik, horiek egiteko ohitura hartzen dugun, guztiontzat onuragarriak baitira. Etxean egitea ere, lagungarria, alajaina!
Azken urteotan hainbat ikerketek frogatu dutenez, muskulu-indarra lantzea guztiz lagungarria da zahar-
tzaroan agertzen diren patologiei aurrea hartzeko, eta patologia horiek hobetzeko. Aldi berean, jardun horrek nabarmen hobetzen ditu pertsona adintsuen funtzionalitatea eta bizi kalitatea. Muskulu-indarra landuz gero, entrenamendu kardiobaskularra erosoago egingo da eta lesio arriskuak uxatuko dira.(www.bizkaia.eus)