sasoibide+: PORTASOL – URKULU – ARETXABALETA (2025-12-3) Hodeien mehatxuei iskin egin, eta abiatu gara; arratsalde atsegina gaurkoa ere. Urkuluren ur maila gora, nabarmen! Inguruko mendien presentzia dotorea, gozagarri. Arnas sendoa hartu eta, indarberrituta norberaren txokora. SANTAMAS KROSA, parte hartzeko prest!…
Etiqueta: Asteazkena
sasoibide+: Aramaio – Andra Mari (2025-11-5) Egun haizetsua gaurkoa, zuhaitzak eta bazterrak biziki astindu ditu. Berriz ere izango da, orbela txoko guztietan. Goizeko laino gorriek iragarri moduan, ilundu aurretik, arratsaldean, euritan. Eta, abesti ezagunak dioenaren antzera, geu ere, euritan dantzan!…
Argazkiak: I.U., sasoibide sasoibie+: IKURRIÑATIK, IKURRIÑARA (2025-10-15) Ikasturte berria, eta talde gidaria ere, berria. Sasoibideko lagunak, oraingoan ere, prest aurrera egiteko, lagunarte atseginean. Asteroko irteerei ekingo diogu, asteazken eta ostegunetako pasierak; Bixi Bizi tailerrak aldiz, asteazken goizean izango dira, hilean…
sasoibide+, ERRONKA: HAITZULO eta ORKATZATEGI 869.m (2025-06-04) Ekaineko lehen irteera erronka ziragarria, ametsetako toki liluragarria: Haitzulo. Araotz bidean, formazio berezia da Haitzulo; urak sortutako koba. Mila, gure laguna, izan dugu gidari. Taldean abiatu eta kobara heltzean, halako harridura sortu da…
sasoibide+: BEDOÑATIK ANDRA MARI ZURIRA (2025-05-7) Andra Mari Zurira joateko bide berria erakutsi digu Marijek. 15 kilometro baino gehiago egin arren, oso gustura ibili gara. Bide ederra, paisai ezberdinak, batetik urtegia, beste batetik inguruko mendiak zutunik, eta baso artetik egindakoa,…
sasoibide+: MAZMELA (2025-04-02) SALBURUA (2025-04-03) Apirileko egun ilun eta bustiarekin, Gasteizera hurbildu gara Salburua ezagutzera. Egindako berreskurapen lanak eta gero, Salburua gaur egun hezegune kontinentalik garrantzitsuenetakoa da bere ingurune geografikoan. Salburua bezalako hezegune batek balio eta funtzio ekologiko anitz ditu.…
sasoibide+: APOTZAGA-ETXEBARRI (2025-02-5) San Blas egunean, ohitura zaharra errepikatzen da oraindik: eztarria goxatzeko, gozoki eta txokolatea bedeinkatzera eramaten dira. Aretxabaletan, Apotzaga-Etxebarriko ermitara jotzen dute tradizioa betetzeko. Abadiñoko ferian, leporako, sama babesteko, lokarriak salgai izaten dira. Herri askotan, san blas opilak…
sasoibide+: URIBARRI GANBOA (2024-11-6) Arratsalde goxo honetan bisita berezia daukagu, Uribarri Ganboako elizara, eta han zain gure gida izango den Jose Mª Velez de Mendizabal. Aramaioarra da, eta aurten kontzeju honetako seme kutuna izendatua; agerian dago bere lotura eta ezagutza…
Murugain Araba eta Gipuzkoa artean dagoen mendia da. Tontorrean burdinazko gurutze eta antena handi bana ditu. Mitologiaren arabera, herensugea hemen bizi izan zen, Arrasateri beste izena ematen: Mondragón edo monte del dragón («herensugearen mendia», alegia). (wikipedia.org) Murugain mendi azkarra da,…
Udalaitz magalean, Santa Luzia ermita, Elorrioko Iguria auzoan dago. 1965an sute baten ondoren berriztu zuten. Abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, bertan egiten da elizkizuna. Eta guk, gaurkoan, harako bidea hartu dugu. Santa Luziatik behera, kanpanzarrera heldu eta sekulako mahai dotorea,…
