Santa Luzia, eguna motza eta gaua luzia Aprobetxa dezagun ba eguna. Oinez abiatu ahala, galderak sortu dira: nola esan behar da, Zigarrola edo Musakola? Mojategi izena, nondik dator? Zer ziren ba karobiak? Zergatik desagertu dira Altzibar inguruko mizpira arbolak? Itaun…
Categoría: Egindako irteerak
Oraingoan ere, eguraldia lagun, Garagartzarantz abiatu gara. Alecopetik aurrera, erreka ondotik, udazken koloreak inguruan, garbigunera heldu eta, Ibarretako gurutzeei erreparatu diegu. Bi gurutze eta plaka baten idatzia, gure herriko historiaren lekuko (1). Sancha Ochoa de Ozaeta alargunaren mina adierazten duen eresia irakurri…
Eguraldi bikainaz, taldean lagun berriekin batera, abiatu gara Garaiaruntz. Gernika Ibilbidera igogailuz, Gomestio ingurutik Anboto eta Udalaitz bistan… panorama ezaguna izan arren, ikusgarria. Garaian, Myriamek goxo-goxo hartu gaitu eta, parke teknologikoaz hainbat datu eman ondoren, eraikinaren espazioak erakutsi dizkigu. Bertan…
Gaurkoan Aretxabaletako bidean, San Josepeko albergan (labaderuen) geldialditxoa egin eta kontu kontari egon gara: Arrasaten zeuden albergetatik txikiena besterik ez dagoela zutik; emakumeentzat bereziki, zein bizi modu gogorra zen garai hartakoa, garbiketa lanak egitera bertara, ur hotzaz… a zer meritua…
Sasoibideko lehen irteera egin dugu azaroaren 8an! Agendako hitzorduan iragarri bezala, Biterin hasi eta, Mojategitik aurrera Ekilore-raino joan gara. Bertan, landare artean, Iñakiren azalpen interesgarriak gustuz entzun ditugu. Konpainia aparta eta ibilaldi benetan atsegina!