16. irteera: Aretxabaletara!

Biterin, gurekin bat egin dute Tafydeko bi ikaslek: Marta García eta Elaitz Iregi. Beroketa ariketak hasi aurretik, egin behar dugun paseorako informazio interesgarria eman digute (ikus orria). Aretxabaletaruntz, pausu biziaz abiatu, santutxoraino heldu eta, bueltan Luis Martínezen hegazti bilduma ikustera sartuko gara.

Luisek, santo Tomas ferian erakusten ditu bere animali preziatu eta berezienak. Bikoteak eraman eta haur zein helduei azalpenak ematen nekaezina da. Zenbat kontu eta bitxikeri! Gaur gure zain, beti bezala gertu eta alai. Oilategira sartu eta, bere afizio ofizio bihurtutako hegaztien ezaugarriak azaldu dizkigu. Arraultz berdeak erruten dituzten oiloak; hiru behatzen ordez bost duten oiloak; oilar txiki-txikiak; usoak, txori kantariak, faisai, pauma… Bitxikerien artean, alde eginda gero, urte betera bueltatu zen usoa; santo Tomas egunean kaiolan sartzen hasi eta, ihes egin zion faisai emeak, egun, arra hor, bakar bakarrik lagunaren zain…

 Gaurkoan ere, irteera interesgarriagoa Marta, Elaitz eta Luisen ekarpenei esker. Bejondeizuela!!

  

              BIDEA EGINEZ GOZATU                                          DISFRUTA LA VIDA PASO A PASO 

ELIKADURA

 Kirol jarduera bat egin aurretik, zerbait jatea  beharrezkoa izango da. Kasu horretan, paseatzera irten aurretik FRUTA eta FRUITU LEHORRAK jatea egokia litzateke, horrela gorputzak energia gehiago izango duelako. Gainera, egokia da paseoa egiten dugunerako gozoki bat edo beste poltsikoan eramatea. Hala ere, gogoratu ez dagoela magia egiten duen elikagairik, garrantzitsuena bizitza osasuntsu bat eramatea da.

ALIMENTACIÓN

 Antes de realizar cualquier ejercicio físico, será necesario ingerir algún alimento. En este caso, antes de salir a pasear es recomendable comer una PIEZA DE FRUTA y FRUTOS SECOS, ya que de esta manera el cuerpo tendrá la energía suficiente. Además, será de gran ayuda llevar un par de caramelos o algún dulce en el bolsillo. Aún así, recordad que no hay ningún alimento mágico, lo más importante es llevar un estilo de vida saludable.

HIDRATAZIOA

 Ariketa praktikatzera irteten baduzu, ur mine ral-boteilatxo bat eramatea gomendatzen dizugu. Zure gorputzak eskertuko dizu, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, eguneko 2-3 litro inguru ur edan behar dugu. Dosi txikietan edatea gomendatzen da, baina era jarraituan. Ez da egarri izan arte itxaron behar,

HIDRATACIÓN

 Recomendamos llevar un botellín de agua mineral, siempre que se practique ejercicio físico. Tu cuerpo te lo agradecerá porque, la Organización Mundial de la Salud recomienda beber entre 2 y 3 litros de agua al día para mantener nuestro cuerpo bien hidratado. Se recomienda beber en pequeñas dosis, pero continuadas. Nunca se debe esperar a tener sed.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *