19. irteera: Sta Barbarara eta Kultur Atera!

Arrasateko toki kuttuna, Santa Barbara! Bertara, Miguel Jiménez taldekidearekin abiatu gara, eta  zuhaitz, sendabelar eta bestelako landareen ezaugarriak zein bitxikeriak entzunez, parke eder horren aberastasunaz jabetu gara. Zedro, tilo, platano, haritz, pago, izei, ginko… Intsusa, llanten, cebollino… erramu apaingarria, sangre de cristo, comida de culebras… Belar eta zuhaitz motak identifikatzeaz gain, olio esenzialak eta tinturak nola egiten diren ere jakin dugu. Goikobalun, gaztelu zaharraren aztarnak  ikusi ditugu.

Edafologia lurzoruak ikertzen dituen zientzia dela azaldu digu Edurne Monjek, eta lurraren osaketa aztertzeko aukera izan dugu.

Hurrengo bisita, Kultur Atera. Eraikinaren historiaz Agapito Fuentes taldekidea jardun zaigu. 1618an eraikitzen hasi ziren san Frantzisko eliza, Juan de Araozen (Mondragón, 1525-1581) agindupean. Araozkoa Mexikoko zilar meategiei esker aberastu, eta bere herrian komentu-eskola eraiki nahi izan zuen. Frantziskotarrek hartu zuten komentuaren ardura. 1892ean, ospitale eta neska zein mutilen eskola bihurtu zenean, Karitateko Mesedetako Ahizpek hartu zuten. 1953an, bertan Dispensario Antituberculosoa kokatu zen, kontsultak  beheko solairuan,  eta goian, tuberkulosia, pleura zutenen… gaixoentzat 15 ohe zeuden.

Taldeko gehienek dispensarioko sarrera non zegoen gogoratzen dute, Rayos X zeukatela (Arrasateko bakarra),  gaixoentzako gelak eta, ospitalea (miserikordia etxea) ere bertan zeudela. Dr Calixto Yeregi eta sor Agustina Martínezen (Mesedeetako ahizpa) lan eskerga.  Gure arteko zenbaitek lehen eskolak hor jaso zituzten. Zenbat oroitzapen eta aspaldiko kontuak…!

Kalistrotara sartu, eta bukatzeko, eguneko teknologietan ikasteko gunera hurbildu gara, KZ gunera, hain zuzen. Hango arduradunak, Jose Villar, adeitsuki hartu gaitu, zenbait galdera erantzun eta ordenagailu zein telefonoaren erabilera ikasteko aukera eskaini digu.

Herriko gunean aurkitu dugu zer ikusi eta zer ikasi, aberasgarria gaurkoa ere. Gure esker beroenak Miguel, Edurne, Agapito, Joxerramon eta Joseri.

Informazio gehigarria:

  • https://www.arrasate.eus/es/ayuntamiento/departamentos-y-servicios/obras-servicios-mantenimiento-y-barrios/parques/parque-santa-barbara/informacion-adicional
  • https://www.arrasate.eus/es/ayuntamiento/departamentos-y-servicios/obras-servicios-mantenimiento-y-barrios/parques/parque-santa-barbara/arboles-del-parque-santa-barbara
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Edafologia
  • https://es.wikipedia.org/wiki/Edafolog%C3%ADa
  • https://www.diariovasco.com/prensa/20070403/altodeba/franciscanos-hicieron-convento-rechazaron_20070403.html
  • www.euskomedia.org/PDFFondo/07934043.pdf

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *