12. irteera: Arrasate eta Caritas hobeto ezagutzera!

Biteritik eguraldi ederraz abiatu, eta Altamira baserriraino igo gara. Talaia ederra inguruaz gozatzeko!! Makatzena aldean paseoan, luzaroan esperotako igogailu berrien lanak ikusi eta, poliki-poliki beherantz, Musakolako kiroldegira. Hurrengo helmuga Kataide poligonoan dagoen Caritas. Han, Ander eta Andoni gure zain, bertako helburuak zeintzuk diren eta aktibitateari buruzko azalpenak emateko prest.

Sarea Fundazioarekin batera Caritasek, gizarte justuagoa lortzeko erronkari erantzuteko, pertsona zaurgarrienentzat Heziketa Programak, Programa Okupazionalak eta Lan Aurrekoak martxan jarri eta garatu ditu . Arrasateko zentrora, egunero, Debagoieneko 50 lagun inguru hurbiltzen da. Eta programak bideratzen dituzte hiru langileren lanari, baita boluntarioen parte-hartzeari esker ere. Horiez gain, hiru enpresek (jma, elay, eder) eta Bastida akademiak ere kolaboratzen du, gaztelania eta euskarazko klaseak emanez… Enplegua lortzeko lagungarriak diren jarduerak, guztiak, gizarteratzea errazteko funtsezko elementuak baitira.

Ikusi eta entzundakoaz, harrituta eta hunkituta. Boluntarioen lankidetza, eta Andonik eta Anderrek erakutsi diguten gogoberotasunaz pentsakor, etxera. Ezkutuko lan ederra ezagutzeko parada izan dugu. Bejondeizuela!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *