14. irteera: Kurtzetxikira!

Kurtzetxikikoa, (531m.) irteera berezia. Taldekide asko Bedoñara oinez abiatu da, besteok aldiz, auto txikitan. Santa Eulalia eliz atarian bildu gara, erromaniko garaikoak diren bi leiho behatzeko. Ederrak biak. Eliza berritze lanetan dagoenez, oraingoan, ezin barrutik ikusi. Giratu eta Kurtzetxikiko bidea hartu aurretik, Loramendiren oroitarriaz topo egin dugu. Olerkari handia bedoñarra, Mendibitsu baserrian jaioa (1907-1933).

Antzinako dokumentuetan, mendia Larragain izenez agertzen omen da. Bidea garbia, lokatzik ez. Marka zuri-horiak jarraitu, langa pasa, azken aldapatxoa igo eta gure begientzako saria, ikusmira ederra. Buelta guztiko mendiak identifikatzeko, lagungarria da bertako mahaiaren informazioa. Mendiak hazi egin al dira? Orain, nik txikitan ikasi nuenean baino metro gehiago dute, zergatik ote?  Egun, neurtzeko tresneria zehatzagoa delako, agian?

Arrasate Zientzia Elkartearen laguntzari esker, jakin izan dugu 1813an, Napoleonen armada, mendi gainean bertan, gaztelua eraikitzen saiatu zela (ikus argazkia eta, Ana Isabel Ugalde Gorostizaren idatzia). Horrez gain, Kurtzetxikin elur-zulo bat ere badago. Aurkitu dugu. Ongi berreskuratuta dago, elegante.

Xabier Bengoari eskerrak bere laguntzagatik.

Informazio gehigarria:

  • http://www.arquivoltas.com/30-Guipuzcoa/01-Mondragon.htm
  • http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/olerti-eta-idazti-guziak-juan-arana-quotloramendi-quot/ar-154523/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *