Miraballesera joateko Aretxabaletarantz, Deba gaineko zubi zaharretik pasa eta aurreko pistan gora abiatu gara. Aldapari neurria hartuta, Kurtzebarri, Kurtzetxiki eta… Muxibar azpikaldeko maldan, olibondo gazteak. Zenbat urte beharko dira Arrasateko olioa dastatzeko? Baserri aurreko ikusmira ederrak liluratuta utzi gaitu. Olandixon,…
Categoría: Egindako irteerak
Paseatzeko giro atsegina, Anboto gaineko txapela bistan, bagoaz aurrera. Mendiko bidea, langak pasa, pista, errepidea eta azkenik eskailerak; ibilbide anitza gaurkoa. Eta bastoiak eskuetan, lagungarriak. Gorostiza auzoko eskaileretan behera, Gernika ibilbidean aurrera, Monterroneraino. Gustura gaur ere. Datorren astean elkartuko gara…
Deba ertzetik San Prudentziorantz, Etxezarreta parean, adar batean zintzilika, erlauntza galanta, erle asiatikoen babesa nonbait. Udaberria heldu aurretik kentzea komeni, zalantzarik gabe. Aurreko egunetako elurte eta euriteek erakargarria bihurtu dute Deba. Hari begira gustura; zer ote du uraren mugimenduak hain…
Biteritik abiatu, San Andres kaletik aurrera, Ulgor parean, Iramendi baserrirantz doan bidea hartu, tuneletik irten eta ezkerrera dagoen bidetik aurrera egin, hor Solozar baserria. Solozar parean pasatzerakoan, leiho eta arkudun sarrerari erreparatu diogu. Historia duen eraikina zalantzarik gabe, baina tamalez,…
«Besaide talde espeologikoak deskubritu zuen Montzon koban filtratzen diren urak beheko errekatxora (Meatzerreka) doazela.» (eskola agenda 2020-2021 arrasate) Gaur ere txoko berria ezagutu, «abentura» apur bat eta… Meatzerreka auzoaren aniztasunaz gozatzeko beste aukera bat. Arratsalde polita eta etxera gustura!!
San Balerio eguna dela eta, aitzaki ona Mietzerrekako baselizarantz abiatzeko; talde txikitan, musukoa eta gure arteko distantzia zainduaz. Eguraldia lagun! Covid 19 pandemiaren ondorioz, baselizan ezin sartu, baina bere historiaren zenbait pasadizo, datuak, ohiturak… gogoratu ditugu, eta 2019ko bisitako argazkiak…
Egun lainotsu, bustia, umela… baina arratsalderako atertu du eta Arteagarantz abiatu gara. Garaia Parke Teknologikotik gora, Edertek ondotik mendi bidean sartu, eta basotik aurrera. Bidean aurrera, lokatzetan ez labantzeko, arretaz joatea komeni. Langa pare bat zeharkatu, bakoitzak bere erara, atrakzio…
San Kristobal ermitaren aztarnak: San Kristobalekoa zen leku estrategiko paregabea. Han bizi zen eremitak kanpaia jotzen zuen herritarrak erasoez eta ekaitzez ohartarazteko. Gainera, herriko historiaren lekukoa izan da: besteak beste, ermita inguruan erabaki baitzen 1448an Arrasate suntsitu zuen sutea piztea.…
Salturri baserria: etxe honetan jaio zen Juan Bautista de Barrutia y Pérez de Umendia (XVII. mendean), Armadako kapitain adoretsua Cartagena de Indiasen. Erdi Aroko egitura mantentzen duen baserriak leiho eta arku zorrotzak ditu. Harrizko eraikin sendoan bizi zen burdin hobien…
Miraballes, Muxibar, izen ezagunak, baserriak… baina bertan egon gabeak, asko bederen. Eta, horregatik, gutariko askorentzat paseo erakargarria gaurkoa. Olandixotik gora igo eta gero, bide lasaia jarraituz, han non azaldu zaigun Miraballes. Eraikin ederra, zaindua, bakea eta lasaitasuna transmititzen duena. Baserri…
