Edertek, Udala, Gorostiza

Paseatzeko giro atsegina, Anboto gaineko txapela bistan, bagoaz aurrera.

Mendiko bidea, langak pasa, pista, errepidea eta azkenik eskailerak; ibilbide anitza gaurkoa. Eta bastoiak eskutan, lagungarriak.

Gorostiza auzoko eskaileretan behera, Gernika ibilbidean aurrera, Monterroneraino. Gustura gaur ere. Datorren astean elkartuko gara berriz ere.

Monterroneko sekuoia ederrei so, enborra sendoa, altuera… Gipuzkoako altuena omen da. Eta sendoera, zenbat lagun beharko dira enborra inguratzeko? Aproba egingo dugu. E, zatozte!!

Hemen dago zuhaitzik ezagunena eta bereziena herrian, sekuoia erraldoi garaiena Gipuzkoan. Nahiz eta 150 urte bakarrik izan (kontuan hartuta sekuoia batzuek 3.200 urte hartzen dutela) dagoeneko 6,6 metroko perimetroa du, 18 metro adaburua eta guztira 40 metro inguru.

Espezie hau XVI. mendean aurkitu bazuten ere, ez zuten halakorik ekarri Europara 1840 urtera arte. Ez dakigu zer jatorri duen Monterrongo sekuoiak, baina uste dute jatorria izan dezakeela Bergaran Errege Mintegiko antzinako mintegian. (arrasate.eus)

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sail-eta-zerbitzuak/obra-zerbitzu-mantentze-eta-auzoak/parkeak/monterron-parkea/Informazio-gehigarria

https://arrasatezientzia.blogspot.com/2017/03/las-secuoyas-de-monterron.html

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *