sasoibide+: San Prudentzio

Deba ertzetik San Prudentziorantz, Etxezarreta parean, adar batean zintzilika, erlauntza galanta, erle asiatikoen babesa nonbait. Udaberria heldu aurretik kentzea komeni, zalantzarik gabe. Aurreko egunetako elurte eta euriteek erakargarria bihurtu dute Deba. Hari begira gustura; zer ote du uraren mugimenduak hain…

Arrasateko «balkoia»

Biteritik abiatu, San Andres kaletik aurrera, Ulgor parean, Iramendi baserrirantz doan bidea hartu, tuneletik irten eta ezkerrera dagoen bidetik aurrera egin, hor Solozar baserria. Solozar parean pasatzerakoan, leiho eta arkudun sarrerari erreparatu diogu. Historia duen eraikina zalantzarik gabe, baina tamalez,…

San Balerio, Urzulo iturburua

San Balerio eguna dela eta, aitzaki ona Mietzerrekako baselizarantz abiatzeko; talde txikitan, musukoa eta gure arteko distantzia zainduaz. Eguraldia lagun! Covid 19 pandemiaren ondorioz, baselizan ezin sartu, baina bere historiaren zenbait pasadizo, datuak, ohiturak… gogoratu ditugu, eta 2019ko bisitako argazkiak…

sasoibide+: Arteaga

Egun lainotsu, bustia, umela… baina arratsalderako atertu du eta Arteagarantz abiatu gara. Garaia Parke Teknologikotik gora, Edertek ondotik mendi bidean sartu, eta basotik aurrera. Bidean aurrera, lokatzetan ez labantzeko, arretaz joatea komeni. Langa pare bat zeharkatu, bakoitzak bere erara, atrakzio…

San Kristobal, Makatzena

San Kristobal ermitaren aztarnak: San Kristobalekoa zen leku estrategiko paregabea. Han bizi zen eremitak kanpaia jotzen zuen herritarrak erasoez eta ekaitzez ohartarazteko. Gainera, herriko historiaren lekukoa izan da: besteak beste, ermita inguruan erabaki baitzen 1448an Arrasate suntsitu zuen sutea piztea.…

Miraballes, Muxibar

Miraballes, Muxibar, izen ezagunak, baserriak… baina bertan egon gabeak, asko bederen. Eta, horregatik, gutariko askorentzat paseo erakargarria gaurkoa. Olandixotik gora igo eta gero, bide lasaia jarraituz, han non azaldu zaigun Miraballes. Eraikin ederra, zaindua, bakea eta lasaitasuna transmititzen duena. Baserri…

sasoibide+: Aretxabaleta

Aurreko egunetako eguraldiagatik, lokatzari iheska, gaurkoan asfaltoan. Ondoko herria hobeto ezagutzera abiatu gara. Aretxabaletako santutxora heldu eta bidean beste aldera pasatu gara. Han, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea, lehen Cerrajería Valle de Lenizeko eremua zen horretan; Txarapea kaletik aurrera auzo berria,…

Urte berrian, Ekilorerantz

Neguan gaudela igerri-igerrian: haizeteak, euria, elurra… eta gaur goizeko hotza ere, aipagarria. Gaurkoan Ekilorerantz abiatu, baina tenperaturari aurre egin nahian, pausu bizi-biziaz, konturatu orduko San Prudentzioraino. Sasi gaineko landareari erreparatu dio Luisek, hori lupulua da, garagardoa egiteko erabilia. Hemen fruitua,…