sasoibide+: San Prudentzio

Deba ertzetik San Prudentziorantz, Etxezarreta parean, adar baten zintzilika erlauntza galanta, erle asiatikoen babesa nonbait. Udaberria heldu aurretik kentzea komeni, zalantzarik gabe.

Aurreko egunetako elurte eta euriteek erakargarria bihurtu dute Deba. Hari begira gustura; zer ote du uraren mugimenduak hain lasaigarri izateko…

San Prudentzion batetik hutsunea, «busa» oporretan, bestetik, armarri ederra bide baztarrean. Azkenik, Marijek erakutsita, zubian hiru herrien muga adierazten duen plaka ikusi dugu. Bergara, Oñati eta Arrasate hain zuzen. Urrutira joan gabe, eskura dugun txoko polita!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *