sasoibide+: Arteaga

Egun lainotsu, bustia, umela… baina arratsalderako atertu du eta Arteagarantz abiatu gara.

Garaia Parke Teknologikotik gora, Edertek ondotik mendi bidean sartu, eta basotik aurrera.

Bidean aurrera, lokatzetan ez labantzeko, arretaz joatea komeni. Langa pare bat zeharkatu, bakoitzak bere erara, atrakzio parkea balitz bezala. Pistara heltzerakoan denak gustura, froga gaindituta!

Hor, Arteaga baserria zena, egun jatetxe ederra. Aurrekoan, COVID 19aren ondorioz itxita aurkitu genuen, gaur, aldiz, zabalik. Pozgarria bezain tentagarria. Zalantza askorik gabe, norberaren gustuko edaria hartu eta kontu kontari aritu gara.

Hotzak, elurrak, izotzak… baina naturaren indarra non edo non agerian.

Gure lagun Itsasok bere telefonoak dituen aplikazio interesgarriak azaldu dizkigu. Harrituta guztiak. Zelako aurrerapenak, eta oso erabilgarriak. Ikusgarriak esateraino! Teknologian ere, zenbat ikusi eta ikasteko!!

Etxerako bidean, Garagartzako ortu ekologikoen aurretik pasatzerakoan, haien funtzionamenduari buruz hitz egin, baratzegintzako zaletasunaz, elikadura osasuntsuaren garrantziaz… eta pandemia egoeran honako gaiek hartu duten indarraz.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *