sasoibide+: Miraballes

Miraballesera joateko Aretxabaletarantz, Deba gaineko zubi zaharretik pasa eta aurreko pistan gora abiatu gara.

Aldapari neurria hartuta, Kurtzebarri, Kurtzetxiki eta… Muxibar azpikaldeko maldan, olibondo gazteak. Zenbat urte beharko dira Arrasateko olioa dastatzeko?

Baserri aurreko ikusmira ederrak liluratuta utzi gaitu.

Olandixon, herrira jaisteko bi bide aukeran.

Olandixoko maldan, metal-ura duen iturri ezkutua batetik eta bestetik, loretutako arbolak. Paseatzeko inguru atsegina, jakina!

Adi! Murugaineko ibilbideen informazio interesgarria eskaintzen digu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *