santagedatx (agingain) 416m.

Goiz hotz honetan, Gesalibarrera autobusez eta hor, elizaren ondotik aldapan gora. Bidean, Enusketa baserriraino, marka zuri eta gorriak (GR) izango ditugu gidari. Garaian ohikoa, bidea orbelaz babestua, belardiak antzigarraz zuri… ahuntzek hotzik ez! Begiak argi dituenarentzat sorpresa, helduko den udaberriaren…

bixi-bizi tailerra, IV

Ferixalekuko Arizmendi ikastolara heldu eta han zain, gaur gure irakasle izango direnak: Lander Uribesalgo, Xabier Agirre, Sara Caranca, Enrike de Tena eta Beñat Irazola. Gimnasioan, gaurko plana aurkeztu digute; talde handia garenez, bi tailerrak aldi berean egingo ditugu, txandaka. Batzuk…

sasoibide+: apotzaga-etxebarri

San Blas eguna laster, eta gu Aretxabaletara autobusez Apotzaga-Etxebarri auzora igotzeko. Ikusgarria Aloña mendiaren ikuspegia! Apotzaga-Etxebarrira, aspaldiko ohiturari jarraituz, aretxabaletarrak San Blas egunean elikagaiak bedeinkatzera joaten dira. San Blas eguna ospatzen da bertan otsailaren 3an. Salluente baseliza itxita gaur, barrutik…

bixi-bizi tailerra III

Gaurko bixi-bizi tailerrean, zoru pelbikoa indartzearen garrantzia eta onurak aipatu ostean, horretarako egokiak diren ariketak erakutsi dizkigute gaurko irakasle Izadi Urkiola, Itsasne Goienetxe, Uxue Zubizarreta eta Txomin Frutosek. Mugimenduak arnasarekin lotuak; arnasa botatzean, sabel ingurua gogortu, oreka zaindu… gaurkoa egiteko…

sasoibide+: arientza aldera

Autobusean, Aretxabaletara, Portasolera, eta handik, Mendiolako bidetik, Bolinaga zeharkatu dugu. Lolik bertako errota ikusten egon ginela gogoratu du, memori oso ona du gure lagunak, alajaina. 2021eko maiatzean izan ginen bertan; gaurko eguraldia, ordukoarekin alderatuta, muturrekoa da. Giro iluna eta hotza…

aretxabaleta

Kaixo, urte berri on! Lagun talde ederra gaurkoan; ongi etorri lagun berriei, orain, hoztu aurretik beroketa lanak egin eta abia gaitezen! Bidea ezaguna, eta dagoen freskurari aurre egiteko pausu biziaz santutxora heldu, eta eguzki epeltasunean datorren asteko irteerarako (Elorrio) oharrak…