oñatin paseoan

Primerako eguraldiaz Oñatin ibilbide berria ezagutzera. 18 ermita omen dago herrian, gaur horietako batzuen ondotik pasatuko gara. Azentzio ermita, harriz harri leku aldatuta dago. Muino baten kokatuta. Inguru zabala, atsegina; belardiak, mendiak, artaldeak, baserri zainduak… Pelikula bateko dekoratua dirudi, guztia…

sasoibide+: karapaixoa arrasaten

Gaur emakumearen eguna, hausnarketa eguna, errebindikazio eguna… eta hori guztia elkarrekin egitea emankorragoa da. Jada, geuk ama ponteko edo amabitxirik ez daukagu, beraz gaurko karapaixoa geuk geure kontura. Karapaixoa Aramaio estilora, sagar errearekin. Merienda goxoa! Karapaixoa Debagoiena eskualdean ama pontekoak…

2023ko lilatoia

Bezperatik, urduritasun puntua: bihar Donostiara, kamiseta prest, dortsala, motxila, billetea… Aurtengoan talde handiagoa, eguraldia ona iragarrita, egun ederra izango da, lagun artean! Sei mila emakumetik gora bulebarrean, kolore morea nagusi; beste arrasatear batzuk, aspaldiko lagunen bat, familiakoak… zenbat ezagun! Baina…