Emakumeak Zientzian ekimenak 2017an eman zituen bere lehen urratsak, eta urtetik urtera, handitzen eta mamitzen joan da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016. urtean otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna zela aldarrikatzea erabaki zuen, emakumeek eta neskek zientzian erabateko eta…
Categoría: 2022 / 2023
Goiz hotz honetan, Gesalibarrera autobusez, eta hor, elizaren ondotik, aldapan gora. Bidean, Enusketa baserriraino, marka zuri eta gorriak (GR) izango ditugu gidari. Garaian ohikoa, bidea orbelez babestua, belardiak antzigarraz zurituta… ahuntzek hotzik ez! Begiak argi dituenarentzat sorpresa, helduko den udaberriaren…
Ferixalekuko Arizmendi ikastolara heldu eta han zain, gaur gure irakasle izango direnak: Lander Uribesalgo, Xabier Agirre, Sara Caranca, Enrike de Tena eta Beñat Irazola. Gimnasioan, gaurko plana aurkeztu digute; talde handia garenez, bi tailerrak aldi berean egingo ditugu, txandaka. Batzuk…
San Blas eguna laster, eta gu Aretxabaletara autobusez Apotzaga-Etxebarri auzora igotzeko. Ikusgarria Aloña mendiaren ikuspegia! Apotzaga-Etxebarrira, aspaldiko ohiturari jarraituz, aretxabaletarrak San Blas egunean elikagaiak bedeinkatzera joaten dira. San Blas eguna ospatzen da bertan otsailaren 3an. Salluente baseliza itxita gaur, barrutik…
Gaurko bixi-bizi tailerrean, zoru pelbikoa indartzearen garrantzia eta onurak aipatu ostean, horretarako egokiak diren ariketak erakutsi dizkigute gaurko irakasle Izadi Urkiola, Itsasne Goienetxe, Uxue Zubizarreta eta Txomin Frutosek. Mugimenduak arnasarekin lotuak; arnasa botatzean, sabel ingurua gogortu, oreka zaindu… gaurkoa egiteko…
Autobusean, Aretxabaletara, Portasolera, eta handik, Mendiolako bidetik, Bolinaga zeharkatu dugu. Lolik bertako errota ikusten egon ginela gogoratu du, memori oso ona du gure lagunak, alajaina. 2021eko maiatzean izan ginen bertan; gaurko eguraldia, ordukoarekin alderatuta, muturrekoa da. Giro iluna eta hotza…
Jantzi egokiak eta aterkia hartuta, goaz paseoan. Euria egin arren, atzoko elurrak oraindik hor dirau, paisaia edertuz. Deba ertzetik, adi joanez gero, badago zer ikusi: elurra urtzerakoan hartzen dituen forma bitxiak, piku arbolan kimu berriak mugitzen hasita… Pausu biziaz ibiltzea,…
Portaloian pertsonai berria bankuan… eta gu paseatzera, Garagartzarantz! Eguraldiaren aldarte ilunari iskin egin, eta bidean aurrera, bizi-bizi. Eliz atarian aterpe hartu eta ornamentazioari erreparatu diogu, erdi ezkutuan dagoen habi txikiari ere bai. Zaparradak etenik ez, euri zein elur bustia… malutak…
Kaixo, urte berri on! Lagun talde ederra gaurkoan; ongi etorri lagun berriei, orain, hoztu aurretik beroketa lanak egin eta abia gaitezen! Bidea ezaguna, eta dagoen freskurari aurre egiteko pausu biziaz santutxora heldu, eta eguzki epeltasunean datorren asteko irteerarako (Elorrio) oharrak…