gasteiz: katedrala eta arrasateko hiru emakume margolarien erakusketa

Pandemiaren itxialdia sortu zenerako prestatuta zegoen irteera, orain egiteko aukera izan dugu, beraz ilusioz, bisita hori gaur gauzatu dugu.

Gasteizen badago zer ikusi eta gu Katedraletik, Santa Mariatik hasi gara. Hiriaren aztarnak, historia, arkitektura ezaugarriak, arazoak eta emandako soluziobideak… Interesgarriak oso, gidak modu ulergarrian emandako azalpenak. Gustura!

Arratsaldean aldiz, hiriaren beste eskaintzak ezagutu ditugu: azoka, parkeak…

Vital erakusketa aretoan, Arrasateko hiru emakume margolarien lanak ikusgai: Amaia Aranzabal, Arantza Baskaran eta Matilde Saiz Osinagarenak. Aukera aparta,  Amaia eta Arantza  gurekin izan bait dira bere margoen inguruko azalpenak ematen. Bejondeizuela, ARTISTAK!

Eta buserantz abiatzean, han txoko batean, beste arrasatear artista baten obra, Iñigo Arregirena. Hau ezustekoa, gaurko azken oparia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *