sasoibide+: anporreta (585 m)

Anporretara joateko, gaurkoan Monterronetik abiatu, arbolapean, aldapa samurretan gora. San Kristobalen, hor non eremu txikia hesituta, zer ote da? Hurbildu, eta hezegune babestua aurkitu dugu. Horrelako espazioei gero eta garrantzi gehiago ematen zaie, biodibertsitatearen izenean. Naturaren orekaren alde egindako guztia,…

teileria, uribarri auzoan

Elkartu ala, gure lagun Pacori gure dolumin sentitua adierazi diogu, elkartasun une hunkigarria. Oharrentzako tartea: maskaradak ikustera joan nahi?, AEDk busa antolatu du; puntaik-punta oraingoan Oñatin, parte hartzeko aukera zabala; Arrasateko teileria, labea, non dagoen ikustera hurbilduko gara. Goazen ba…

2023, lehiaketak

Aurten bi lehiaketen deialdiak daude: I Ibilbide Berriak eta IV Argazki Lehiaketa bidea eginez gozatu I Ibilbide Berrietarako lehiaketa, 2023 Oinarriak: – Sasoibideko kideek har dezakete parte, bakoitzak dagokion sailan: sasoibide edo sasoibide+ – Bi ibilbide aurkeztu behar dira: bat…

elorrio

Elorrio, etxetik gertu eta gure bi lagunek, Angelines eta Edurnek, ibilbide interesgarria prestatu digute. Bide lasaia, baserri, zelai artean, Argiñeta nekropolira heldu arte. Euskadiko hileta multzo garrantzitsuenen artean dago Argiñetako nekropolia, bertan aurkitu dituzten hilarri eta hilobi kopuruagatik zein horien…

sasoibide+: salturri baserria

Arrasateko baserri zaharrenetarikorantz egingo dugu gaurkoan. Salturrira. Hau talaia, bailara zabala bista-bistan, kantuan hasteko gogoa ere sortu zaigu, eta Idoiak zenbait abestien letra duen papera eskaini digu. Has gaitezen ba, tonua hartu eta goxo-goxo abestu. Loretan dauden arbolak ere, gurekin…

sasoibide+: untzilla

Gaur Untzillara, Aramaioko elizatea, ibilbide berria guretzat. Olandiotik gora, Murugaineko bidean Naparrena baserriraino; hortik Etxezurirantz, aurrera egin eta marka zuri-horia azaltzen den horretan gorantz doan bidea hartu. Eskuinerantz, Murugainera darama. Paisai ederra aurrean duguna, bidea ona, lasaia. Muru, etxe taldeak…