2023ko lilatoia

Bezperatik, urduritasun puntua: bihar Donostiara, kamiseta prest, dortsala, motxila, billetea… Aurtengoan talde handiagoa, eguraldia ona iragarrita, egun ederra izango da, lagun artean!

Sei mila emakumetik gora bulebarrean, kolore morea nagusi; beste arrasatear batzuk, aspaldiko lagunen bat, familiakoak… zenbat ezagun! Baina despistatu gabe, helmugara eta laster batean, Lilatoia martxan. Goazen ba neskak!

Eta ordu betea soberan guretzat, minutuak soberan; ongi heldu gara guztiok. Hau poza! Helburua lortuta, eta orain ospatzera. Etxean, gaixo, ezin etorri gelditu direnekin gogoratu, mezuak bidali, mezuak jaso… Aupa zuek ere!

Sariak, aipamenak, adinka, talde kopurutsuena… baina laurogei urtetik gorako kategoria, oraindik ez dago eratuta (datorren urterako, agian); izan ere, Angelinesi bezala, gainontzekoei ere ez zaie duten adina igartzen. Gurean eredua da: indarra, sasoia, bizi-poza… Aupa zu!

Bazkaldu aurretik, alde zaharretik bueltatxo bat, giroan txertatu… Kolore morea eta alaitasuna nagusi. Aupa emakume ekintzaileak!

Bapo bazkaldu eta gero, turismo pixka bat, bazter ezkutuak ezagutu…

Puntaik punta, terrazatik terrazara, ibiliko gara, oraindik indarra soberan daukagu eta.

Azken talaian zalantza, Urgullera igo edo txokolatea hartu? Zalantza nagusi. Aukerakoa, sari gozoa edo irudi ederrak. Zerorrek erabaki!

Etxerako bueltan, busean satisfazio aurpegiak, irribarretsu guztiak. Datorren urtean be, etorriko gare! Eta talde handiagoa, jakina.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://goiena.eus/arrasate/1678179683068-sasoibidekoek-lilatoiaren-bideaz-gozatu-dute

https://mondraberri.eus/sasoibideko-24-emakumek-lilatoian-parte-hartu-dute/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *