sasoibide+: karapaixoa arrasaten

Gaur emakumearen eguna, hausnarketa eguna, errebindikazio eguna… eta hori guztia elkarrekin egitea emankorragoa da.

Jada, geuk ama ponteko edo amabitxirik ez daukagu, beraz gaurko karapaixoa geuk geure kontura. Karapaixoa Aramaio estilora, sagar errearekin. Merienda goxoa!

Karapaixoa Debagoiena eskualdean ama pontekoak bere besoetakoari garizuma garaian (hausterre egunetik pazkoa igande arte) oparitzen duen opila edo ogi berezia da. Opari hau ezkontzen diren egun arte egiten da, orduan bere independentzia edota heldutasunera heldu dela uste baita. Aramaion, adibidez, mutila soldaduskara joan arte egin izan da.

Gaur egun, eskualdeko gozotegietan, karapaixo gozoak eta gaziak ere egiten dira eta Arrasaten Karapaixo eguna ospatzen da non, besteak beste, karapaixoa egiteko tailerra egiten den. (www.turismodebagoiena.eus)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *