Hileko artxiboak: urria 2008

Bost kilometroa

Eramango dudan arropa

Dagoeneko aukeratu
dut azaroaren 30ean eramango dudan arropa Donostiako maratoia burutzeko.

  • Kalenji txapela kolore zuriduna marra
    urdin batzuekin.
  • Eguzkiaren arabera Okley antiojo
    batzuk eta Spiuk markako beste batzuk.
  • Mizuno kamiseta hori bat Euskal
    Herriko Unibertsitateak emandakoa parte hartzearren Herri lasterketen
    prestaketa ikastaroan.
  • Mizuno fraka motz batzuk arrebak
    aurtengo erregeetan oparitutakoak.
  • Medilast galtzerdi batzuk laranja
    kolorekoak.
  • Asics bandito zapatilak.

Azken lasterketetan daramadan arropa da eta oso gustura eramaten ditut. Hotz
asko egiten badu artilezko eskularru batzuk eramango ditut baina printzipioz
goiko lista da eramango dudana soinean.

Lau kilometroa

Aste gogorra

Aste luzea izan
da. Bost saio egin ditut eta luzea egin zait, baina ondorioak oso positiboak
izan dira eta maratoiari begira ondo nagoela esan dezaket eta morala oso goian
daukadala esan dezaket.

Astelehenean
deskantsatu egin nuen, igandean Amurrion izan nintzen 15 kilometrotako
lasterketa batean eta ez zitzaidan astelehenean entrenatzea komeni
(Laudio-Amurrio, ordubete eta bederatzi minututan egin nuen. Ibilbidearen
gehiengoa aldapa gora azken 1500 metroak izan ezik). Asteartean Gasteizko Prado
parkean izan nintzen eta bi serie luze egin nituen, lehena 12 minutukoa (2950 metro) eta
bigarrena hamar minutu eta erdikoa (2700 metro). Hurrengo egunean oraindik aurreko
entrenamendutik nekatuta 500eko hamar serie burutu nituen Mendizorrotzako
atletismoko pistan. Guztiak minutu eta berrogeita hamabost segundotik behera
eta hazkena 1:36ean. Beste entrenamendu gogor bat. Ostegunean korrika egitera
joan nintzen eta ordu eta laurdeneko entrenamendu bat burutu nuen, asko
nabaritu nituen aurreko egunetako saoiak baina ez zitzaidan asko axola. Ostiralean
oso nekatua nengoen eta agenda arazoengatik ez nintzen entrenatzera irten. Ondo
egin nuen. Larunbatean Oñatira bueltatu nintzen eta arratsaldean bira luze bat
egin nuen korrika.

Oñatiko
korrikalarientzako Olateko zentral elektrikoa meka bezalakoa da musulman
batentzat. Korrika egiten dugunok horra joaten garenean zerbait berezia
sentitzen dugu eta joan eta etorri hamaika bider egin arren urtean beti pozten
gaitu hara joatea. Horrek esan nahi duelako korrika egiteko gai garela. Ba
larunbatean Olatera joan, Lamiategi igo, Usakora jaitsi eta bueltan bariantetik
Zahorreko errotondaraino joan nintzen. Ordu eta hogei minutu gutxi gora behera.
Igandean berriz Arantzazura igo nintzen eta ama joan zen nire bila nire autoan.

Astea gogor hasi nuen eta astebukaera ere gogor entrenatu ostean oso
pozik itzuli naiz Gasteizera. Gauzak ondo egiten ari naizela uste dut eta
azaroa 30 iristeko gogoa daukat. Egun horretan demostratuko dut gai naizela amaitzeko
maratoi bat. Hori bai gogor entrenatu beharra dagoela ikusten dut.

Hiru kilometroa

Mesedez
ez dezala bero asko egin

Ez dakit fisikoa den ala psikologikoa baina
beroa egiten duenean batez ere uda igaro osten gaizki pasatzen dut korrika
egiterakoan. Beroari 15 gradutik gorako tenperaturari deitzen diot. Tenperatura
horretatik gora asko izerditzen dut, normala baino askoz gehiago edan beharra
daukat eta ez naiz gustura sentitzen.

Horregatik lasterketaren egunean hotza
eskatzen dut eta eguzkia ez dadila atera. Gainera eguraldi txarrarekin hazi
egiten naizen pertsona bat nahiz eta errazagoa eman dezaket %200 egoera
klimatiko txarretan eta hotzetan beroetan baino.

Hori guztiagatik, mesedez eguraldi jauna, lasterketaren egunean,
azaroaren 30ean, 10 graduko tenperatura egin dezala… baina hala ere egiten duen
tenperatura eginda ere maratoia amaitzeko asmoa izango dut.

Bi kilometroa

Helburuak

Nire lehenengo maratoia izateko bat garbia: amaitu eta ahal dudan gehien
gozatu maite dudan kirol bat eginez. Agian sufritu egingo, agian gaizki
pasatuko dut, agian momentu bat iritsiko da ez dudana jakingo non egongo naizen
baina helburu nagusia Donostiako maratoia amaitzea izango da eta etortzen den
edozer gauza ongietorria izango da.

Bat kilometroa

Zergatik egin
maratoi bat?

Bi arrazoi
nagusiengatik nahi dut gauzatu nire bizitzako lehen maratoia: geldi ez
gelditzeko neguan duatloi eta triatloi denboraldia hasi arte (martxoan hasten
dira lehiaketak eta aurten prestaketa otsaila hasieran ekingo diot) eta
motibazio maila altu mantentzeko, iaz neguan ere lasterketa ugaritan parte
hartu nuen baina helburuak desberdinak izan ziren (Behobia-Donostia gauzatzea
eta Gasteizeko maratoi erdian abenduan ordu eta erditik jaistea). Aurten berriz
helburuen artean aurrerapauso bat eman dut eta hori nire ustez motibazio maila
altu mantentzea lagunduko dit entrenatzera joateko egiten duen eguraldia egiten
duela.

Eta etorkizunari
begira azken arrazoi bat aipatu beharra daukat. Finisher bat izan nahi baldin
badut (ironman bat bukatzea, 3.800 metro igerian, 180 km. bizikletan eta
maratoi bat korrika) gustatuko litzaidake jakitea zer den azkeneko distantzia
hori. Badakit bi maratoi mota desberdin direla, bata ezer egin gabe hasten
duzulako eta bestean jada 5-6 ordu inguruko esfortzua daramazulako.

Zero kilometroa

Gaur hasi eta
azaroaren 30era arte egunero idatziko dut euskal blogosferako txoko honetan
Donostiako maratoiaren prestaketari buruzko kontakizunen berri emateko. Nire
sentsazioei, pentsamenduei eta abarrei buruz jakingo duzue gaurtik aurrera. 45
komentario izango dira, bat kilometroko, maratoi erdia, irteera (oraingoa hau)
eta helmuga.

Zergatik? Orain
dela bi urte komunitate honetan bertan Ameztik berdina egin zuen eta berari
omenaldi txiki bat egin nahi diot. Eta baita hasierako helburuari jarraituz
blog hau sortu nuenean, gauzak kontatzeko beharra ikusten dut eta biziko dudan
esperientzia zabaldu nahi dut ahalik eta mundu gehienari.

Gustuko ditudan telebistako pertsonaiak (II)

Xabier
Usabiaga

Oraingo honetan aurkezle euskaldun bat
aipatuko dut jendeak ez esateko soilik telebistako pertsonai erdaldunak gustuko
ditudala soilik. Euskaldun pertsonaien artean Xabier Usabiaga daukat gogokoenen.

Bikai bat merezi duen profesional bat dugu
Xabier. Batez ere euskadi irratian entzuten dudanean daukat gustokoen.
Txirrindularitza proba garrantzitsuenetan aritzen da esatari bezala.

Bere dokumentazio lana altxor bat da
belarrientzako. Gaur egungo datuak eta berriak datu historikoekin maisutasun
handiz tartekatzen ditu. Lasterketa irakurtzen ondoen dakien kazetarietako bat
da. Hala ere agian txirrindulari ohiek eta aldi berean esatariak direnek
ikusten dute beste batzuek ez duguna ikusten ta horrek beste irakurketa bat
ematen die lasterketarena. Aitak esaten dit Joseba Beloki gasteiztarra oso ona
dela aspektu horretan. Nik noizean behin entzun izan diot eta egia esateko ez
du lan txarra egiten bere iritzia ematerakoan.

Xabier Usabiagarekin jarraituz eta amaitzeko
gehitu behar dut Berria egunkarian irakurri izan dudala noizean behin eta esan
beharra dago komunikabide idatzian esatarian bezalako maila ematen duela.

Led Zeppelin entzuten

Atzo
arratsalde-gaua iritsi zenean bi aukera izan nituen begi bistan. Gasteizeko
pisuan aurkitzen nintzen bakarrik, pisukideak beraien herrietan zeuden. Nekatuta
nengoen fisikoki eta zer pentsatu nuen, edo pelikula bat ikusi edo Play Station
2an jokatu Led zeppelin entzuten nuen bitartean.

Hasieran duda
batzuk izan nituen arren bigarren aukerarengatik egin nuen ale eta gozatu eman
nion nire gorputzari bi ordutan gutxi gora behera. Izugarri ondo pasatu nuen
NHL 2005 bideojokoan jolasten eta aldi berean Led Zeppelinen diskografia alboan
nuela hauek entzuten.

Stairway to heaven kantua izugarria da, gomendatzen dut entzutea.
Musikan adituen ustez historiako kanturik onena da.

La Sextaren alde nago

Telecinco eta la Sexta kate pribatuen artean hika
mika bat sortu da lehenengoak esan duela bigarrenak bere telebista saioetako
irudiak erabiltzen dituela bigarrenaren telebista saioak sortzeko.

Se lo que
hicisteis saioaren aurka doa hain zuzen ere Telecinco. Baina la Sextak zuzen erabiltzen
ditu irudiak beti aipatzen duelako iturria, eta ez du bakarrik Telecincoko
irudiak erabiltzen beste kate pribatu eta publiko batzuetako atalak ere
erabiltzen ditu beraien telebista saioa osatzeko.

Gainera Telecinco
ez doa oso zuzen, berak zapping saioak ere badituelako (El capturador de
imagenes adibiderik garbiena da). Beraz Telecincok auzia irabazten baldin badu
bere telebista saioetatik horrelakoak kenduko al ditu? Eta garrantzitsuagoa
dena, orain dela urte batzuk hasi zen modarekin zapping saioak egiteko, saio
guzti horiek desagertuko dira?

Telecinco berak
hamaika akzio ez legalak egin ditu bere saioetan eta ez ditu beraien
teleberrietan aipatzen. Hamaika denuntzia jaso ditu besteak beste kotxeetako
matrikulak ez borratzearren, umeen aurpegiak erakustearren La noria eta
horrelako saioetan bezalakoetan eta garrantzitsua dena Esta pasando saioak denuntzia
bat jaso zuen erreportaje batean erabilitako iturriak ez aipatzearren.

Paolo Basile,
Telecincoko zuzendariak, eta konpainiak aurrerapauso bat gehiago eman dute
zentsuraren alde eta adierazpen askatasunaren kontra. Youtuberi irabazi zion
bere auzian bere garaian. Salaketa honek argi eta garbi adierazten du katea
krisian dagoela eskaintzen duena ez delako kalitatezkoa eta lehia altua delako.

Hori guztiagatik eta Telecicoko jarrera ez zaidalako batere gustatzen:
Ni la Sextarekin
nago. Gora Angel Martin eta Patricia Conde!!!

Gustuko ditudan telebistako pertsonaiak (I)

Telebistan agertzen diren hamaika
pertsonaietatik hamaika saiotan, jendearen gustuak anitzak direnez, pertsona
batzuk gehiago gustatuko zaizkigu beste batzuk baino. Interneteko txoko umil
honetatik telebistan agertzen diren eta gogoko ditudan zenbait pertsonai
aurkeztuko dizuet.

Andreu
Buenafuente

La Sexta kateko night show-eko
burua betidanik gustatu izan zait, eta agian lehiarik ez duenetik orain dela
hiru bat urtetatik (Eva Hache kenduta noski) askoz gehiago gustatzen zait.

Nire ustez Andreu komunikatzaile ona da, bere
lana seriotasun handiz hartzen duena eta badakiena zer ari den egiten.
Arriskuak hartzea gustatzen zaion pertsona bat da, biharkoan pentsatu gabe.
Ongi irteten dela esperimentua, bikain. Gaizki irteten dela, ez da ezer
gertatzen, bizitzan denak du soluzioa heriotzak salbu. Arrisku horren adibide
garbiena Rodolfo Chiquilicuatre pertsonaia izan zen. Hori asmatu eta gero gol
bikaina sartu zion estatuko telebista publikoari telebista kate pribatu batetik.
Azkenean ideia horren kontra zeudenak ere, Uribarri esataria, aurkezlearen eta
bere taldearen aurrean belaunikatu behar izan zuten.

Fama handia eduki arren, jende gazteari ideia
berriekin doanari, aukera ematen die. Hor dugu argi eta garbi Berto, bere loba
fikzioan. Uda honetan eta sasoi batean telebista kateek beraien kalitatea
jaitsi egiten dutenean, arrakasta handia izan du Bertok gidatutako late show-ak.

Argi dagoena talde bikaina daukala atzean
Andreuk. El terrat taldea humorean gaur egun estatuan dagoen gauzarik
onenetakoa da. Adibidetzat bideo hau dugu, non oinarritzat Obamaren bideo bat
hartuz beraien erara moldatu zuten Rodolfo Chiquilicuatreri laguntza emateko
asmoz Eurovisioneko erronkan. Esketxa duda gabe oso handia da.

Batez ere Andreu Buenafente gogoko dut bera
ikusiz oso ondo igarotzen dudalako. Ditudan arazoak ordubetez edo ahaztu egiten
zaizkit. Gainera blogaria da eta berak idazten duena, gustatu ala ez gustatu,
ikusi egin behar dira. Bere bloga ikusiz gauza asko ikasten baitira, era
diferente bat dauka idazteko. Batzuetan argazki batzuk komentatzen ditu, beste
batzuetan berari gertatutakoak, beste batzuetan gustuko dituen bideoak jartzen
ditu… Merezi du bere blogari begirada bat ematea.

Hala ere baina bat jarriko diot aurkezle honi. Erabiltzen duen ordutegia
bere lana gauzatzeko ez zait asko gustatzen. Ordubete gutxienez aurreratuko
balitz bere saioa jende gehiagori iritsiko litzaioke bere produktua eta hori
askorentzat oso aberasgarria izango litzateke.