Etiketaren artxiboa: buenafuente

Gustuko ditudan telebistako pertsonaiak (I)

Telebistan agertzen diren hamaika
pertsonaietatik hamaika saiotan, jendearen gustuak anitzak direnez, pertsona
batzuk gehiago gustatuko zaizkigu beste batzuk baino. Interneteko txoko umil
honetatik telebistan agertzen diren eta gogoko ditudan zenbait pertsonai
aurkeztuko dizuet.

Andreu
Buenafuente

La Sexta kateko night show-eko
burua betidanik gustatu izan zait, eta agian lehiarik ez duenetik orain dela
hiru bat urtetatik (Eva Hache kenduta noski) askoz gehiago gustatzen zait.

Nire ustez Andreu komunikatzaile ona da, bere
lana seriotasun handiz hartzen duena eta badakiena zer ari den egiten.
Arriskuak hartzea gustatzen zaion pertsona bat da, biharkoan pentsatu gabe.
Ongi irteten dela esperimentua, bikain. Gaizki irteten dela, ez da ezer
gertatzen, bizitzan denak du soluzioa heriotzak salbu. Arrisku horren adibide
garbiena Rodolfo Chiquilicuatre pertsonaia izan zen. Hori asmatu eta gero gol
bikaina sartu zion estatuko telebista publikoari telebista kate pribatu batetik.
Azkenean ideia horren kontra zeudenak ere, Uribarri esataria, aurkezlearen eta
bere taldearen aurrean belaunikatu behar izan zuten.

Fama handia eduki arren, jende gazteari ideia
berriekin doanari, aukera ematen die. Hor dugu argi eta garbi Berto, bere loba
fikzioan. Uda honetan eta sasoi batean telebista kateek beraien kalitatea
jaitsi egiten dutenean, arrakasta handia izan du Bertok gidatutako late show-ak.

Argi dagoena talde bikaina daukala atzean
Andreuk. El terrat taldea humorean gaur egun estatuan dagoen gauzarik
onenetakoa da. Adibidetzat bideo hau dugu, non oinarritzat Obamaren bideo bat
hartuz beraien erara moldatu zuten Rodolfo Chiquilicuatreri laguntza emateko
asmoz Eurovisioneko erronkan. Esketxa duda gabe oso handia da.

Batez ere Andreu Buenafente gogoko dut bera
ikusiz oso ondo igarotzen dudalako. Ditudan arazoak ordubetez edo ahaztu egiten
zaizkit. Gainera blogaria da eta berak idazten duena, gustatu ala ez gustatu,
ikusi egin behar dira. Bere bloga ikusiz gauza asko ikasten baitira, era
diferente bat dauka idazteko. Batzuetan argazki batzuk komentatzen ditu, beste
batzuetan berari gertatutakoak, beste batzuetan gustuko dituen bideoak jartzen
ditu… Merezi du bere blogari begirada bat ematea.

Hala ere baina bat jarriko diot aurkezle honi. Erabiltzen duen ordutegia
bere lana gauzatzeko ez zait asko gustatzen. Ordubete gutxienez aurreratuko
balitz bere saioa jende gehiagori iritsiko litzaioke bere produktua eta hori
askorentzat oso aberasgarria izango litzateke.