Etiketa honen artxiboa: klima

Bero-bero dago itsasoa!

Urte batzuk dira irailean ez nintzela kantauri itsasoan bainatzen. Azken aldia Donostiako Klub Nautikoko igeriketa zeharkaldian izan zen, iraileko bigarren astebukaeran izaten dena.


Atzo iparraldera joan nintzen arratsalde pasa, nengoen tokitik hurbil zegoen eta aprobetxatu beharra zegoen. Lapurdiko Getaria ikusi nahi nuen. Ingurua ezagutu, baina herrira joan aurretik Bidarteko hondartzan pasa nuen pare bat ordu. Aipatzen dute hegoaldeko euskal kostako hondartzak eta iparraldekoak ezberdinak direla. Beno momentuz bakarra zapaldu dut eta hori horrela dela esan dezaket. Hegoaldean ohituta gaude hondartzak areazkoak izatera. Bidartekoa hondartza mixto bat dela esan dezaket, hots, area badauka baina harria ere. Hala ere, oso ondo dago arratsalde pasa egoteko iraileko egun batean: kotxea aparkatzeko tokia, jende askorik ez, leku ikusgarria…


Gainera atzoko baldintza klimatikoek lagundu zuten arratsaldea ona izan zedin. Tenperatura beroak agian eguzkipean egoteko baina ura… ura bero zegoen! Beno, 22 gradutan Andoni Aizpuruk esan zuen bezala ordu batzuk lehenago ETB1eko eguraldi iragarpenean… baina ur freskoak atsegin zaizkion batentzat ura bero zegoen! Ta olatuen egoerak bainua perfektua izan zedin lagundu zuen. Metro eta erdiko altuerakoak. Uste dut inoiz ez naizela bainatu itsasoan horrelako olatu motekin. Ertzetik nahiko hurbil apurtzen ziren. Dibertitu nintzen hauek harrapatzen saiatuz, hori bai, surf taula gabe.


Badirudi, aurreko urteekin konparatuz gero eta batez ere uztail-abuztua hilabeteekin alderatuz gero, eguraldi ona egingo duela. Aprobetxatu beharko dugu eta kosta inguruan bagabiltza hondartzara hurbilduko gara bainu bat edo beste ematera. Oñatin bagaude aldiz, Usakoko inguru berdeetara joango naiz (again uren tenperatura baxuek toki honetan ez didate ausardia nahikoa emango bainu bat emateko baina atsalde goxo bat gerizpean egoteko balioko dit).

Ekaitzaren ostean


Aste bukaera hau askok
gogoratuko dugu larunbatean egin zuen haizetearengatik. Zintia
delakoak, ekaitz perfektua batailatutako izenez ezagutua, estatu
espainiarreko probintzia ugari alerta gorrian utzi zituen. 140
km/h-ko haizeteak neurtu ziren gure lurraldean.

Aste bukaerako plan ugari
bertan behera gelditu zitzaizkidan Eusko Jaurlaritzak ezarritako
neurriengatik ostiral eguerdian. Larunbatean Mungian Euskadiko
duatloiko zirkuituko
lehenengo proba ospatu behar zen, herri honetako
II. duatloia, baina bertan behera gelditu zen eta epaile lanak egin
behar nituen. Beraz etxean gelditzea tokatu zitzaidan.

Ostiral gauen, larunbatean ez
nintzenez goiz jaiki behar lagunen lokalera hurbildu nintzen. Han
ordu pare batean eguneratu eta barre itzelak egin genituen.
Larunbatean egun pasa Bizkaira joan beharrean Oñatin gelditu
nintzen. Goizean kafea hartu eta egunkaria irakurri nuen, aspaldiko
ohitura bat berreskuratuz. Arratsaldean familiarekin egoteko
aprobetxatu nuen eta unibertsitateko etxeko lan gisa artikulu pare
bat irakurri eta analizatu nituen. Egun honetako bigarren zatian izan
zen haizearen indarra nabaritu genuenean. Gauean etxean argi gabe
geratu ginen eta zorionez aitak irrati bat dauka pilekin doana.
Bartzelonako partidua entzuteko erabili nuen (oraindik puntako
teknologiak ez diren gailuak bizitzan aurrera egiteko balio digute).

Gaur goizean jarduna izan dut
Bergarako igerilekuan Gipuzkoako igeriketa txapelketako epaile gisa.
Baretuta zegoen jada haizearen indarra eta egun gozagarriaz gozatzeko
aukera izan dugu kalera irten garenok. Zorionez igerilekuan goiz
amaitu dut eta udatiar giro honetaz gozatzeko aukera izan dut.

Esaera zaharrak dio
ekaitzaren ostean datorrela barealdia. Agintariek burututako
prebentzio lanak nahiko onak izan dira haizeteak eragindako kalteak
ikusita (ziur asko kasuren bat edo beste egongo da salbuespena izango
dena, baina orokorrean lan ona egin dute oraingoan). Orain balantzea
egiteko garaia da. Komunikabide digitaletan ikus daitezke balantze
batzuk, ez dizkiet kasu askorik egin ez dudalako orain arte astirik
izan baina ziurrenik bihar Asteleheneko Goienkaria hartuko dut eta
bertan irakurriko dut gurean haizete honek eragindako kalteak.

Hiru kilometroa

Mesedez
ez dezala bero asko egin

Ez dakit fisikoa den ala psikologikoa baina
beroa egiten duenean batez ere uda igaro osten gaizki pasatzen dut korrika
egiterakoan. Beroari 15 gradutik gorako tenperaturari deitzen diot. Tenperatura
horretatik gora asko izerditzen dut, normala baino askoz gehiago edan beharra
daukat eta ez naiz gustura sentitzen.

Horregatik lasterketaren egunean hotza
eskatzen dut eta eguzkia ez dadila atera. Gainera eguraldi txarrarekin hazi
egiten naizen pertsona bat nahiz eta errazagoa eman dezaket %200 egoera
klimatiko txarretan eta hotzetan beroetan baino.

Hori guztiagatik, mesedez eguraldi jauna, lasterketaren egunean,
azaroaren 30ean, 10 graduko tenperatura egin dezala… baina hala ere egiten duen
tenperatura eginda ere maratoia amaitzeko asmoa izango dut.

Hotz Gasteizen

Badirudi udazkenean eduki dugun txolloa
eguraldiarekin amaitu zaigula Gasteiz aldean. Iragan ostiralean mendiko
bizikleta hartu nuen eta Landara egin nuen joan etorria. Gezurra badirudi ere
kulote motza eta maillot bat mahuka gabekoa eraman nuen. Arratsalde hartan tenperatura
ez zen oso beroa bizikletaz ibiltzeko, ezta ere larregiko hotza.

Gaur ordea eguna goizean goiz lainotuta irten
da eta horrek kalean neguko freskoa jasatea eragin du. Beraz hemendik aurrera
etxetik irteten garenean arropa gehiago eraman beharko dugu.

Hala ere, ni ez naizenez oso normala eguraldiarekin (gehiengoaren kontra
gustatzen zaidalako joatea batez ere) nahiago dut hotza beroa baino, kar, kar,
kar.