Honakoa 2014-10-06ko Asteleheneko Goiena-rako idatzitako artikulua da, Zabalik zutabean topatuko duzuena. Asteburuko planei buruz idaztea nuen buruan, enpresen parte-hartzeaz hitz egiten duten bitartean lan baldintzak okertzen dituzten enpresariei buruz idaztea baztertu ondoren, beste gai polemikoekin egin bezala. Baina joan den astean Jose Luis Bilbao jaunak hitz egin zuen. Hitz egin zuen ezagutzen dituen ustelkeria kasuak gordeko dituela esanez, paradisu fiskaletan ondasunak dituztenen izenak emango ez dituela ziurtatuz. Sarean irakurri nuen beste leku batean zigorra ekarriko zutela bere adierazpenek. Baina hau ez da Europa, hau ustelkeria nagusi den Hego Euskal Herria da, Espainian kokatutako Hego Euskal Herria. Paraje hauetan klase politiko-ekonomikoak argi
Segi irakurtzenEtiketa: zabalik
Hari muturrik nahi?
Langabezia. Emakumeen aurkako biolentzia. Kapitalaren boterea. Ustelkeria. Langileriaren eskubideen zapalketa. Bazterketa soziala. Gatazkak. Eguneroko kontuak ditugu guztiak. Guztien larritasuna, hori bakarrik aldatu da azkenaldian. Gero eta zailago zaigu irratia edo ordenagailua piztu eta irribarrea mantentzea. Errazago eta osasungarriago, berriz, mundu paralelo baten kokatzea. Baina ez ditzagun gure buruak engaina. Telezaborrak, prentsa arrosak edota futbolak eraikitako errealitatea ez da langileriaren osasuna zaintzeko tresna, jendartea lo mantendu eta ahultzeko estrategia sinple baina eraginkorra baizik. Freelance lan eskaintzek langileriaren indarra diluitzen duten gisara. Ez da erraza, hala ere, uneoro sistemaren krudelkeria (guk geuk osatu eta eraikitzen dugun sistema, bestalde) buruan izatea. Ingurura begiratu
Segi irakurtzen