Ospatzeko arrazoi bila

Fresko antzean hasi dugu uda, udaberriak lehor-lehor utzi dituen belardien lasaitasunerako. Azken egunotako euriei esker, lasaiago jango dute Udalatx azpiko abere eta baratzeek, eta ziur kaleko kotxez betetako baserri bideek ere hartuko zutela lasaitua. Iraunkortasuna eta ekologia bogan ditugun garaiotan, harrigarria iruditzen zait garraio publikorik gabeko auzo turistikoak izatea oraindik. Turismoaren edo energia azpiegituren aitzakiarekin, hiritarrok segitzen dugu lur emankorrak erasotzen; herri garapenaren izenean plakez, kotxez eta inora ez daramaten tren azkarrez betetzen. Funtsean, eredu aldaketarik nahi ez dugun bitartean. Lainopean bai, baina panorama eskasarekin hasi dugu uda. Bai hemen, baita aberatson onespenarekin iheslarien hilerri bihurtu diren mugetan ere. Baina

Segi irakurtzen

Banderizotatik ihesi

Goiberriko irakurle askok bezala, nik ere ikastolan ikasi nuen. Ama irakasle urte luzez, eta aita ere zuzendaritzan aritua. Gogoan dut bazela garai hartan klase elebidun bat, B ereduaren azken arrastoak. Esango nuke nahastu gintuzten arte ez genuela ezagutu zer zen “aniztasuna”. Hori bai, guztiok ginen zuriak eta euskal jatorrikoak. Ordutik pasa dira urte dezente, eta egoera nabarmen aldatu da. Euskal Herriko bazterrak kolorez bete zaizkigu, baita ikasgelak ere. Egia esan, eskolara bidean doazen umeei inbidia sanoarekin begiratzen diet. Zenbat ikasiko duten beste kulturetatik, bizitzeko beste moduetatik! Haurreskola penaz utziko dugun arren, etxeko txikia izen ezberdinez betetako gelan ikusteko gogoz gaude.

Segi irakurtzen

Banderizoak

2011n egin genuen lehen tobera Debagoienean: herri antzerki satirikoan Bergarak Arrasate epaitu zuen. Salaketa gordinak izan ziren, eta akusatuaren aulkian, hozkailu eta garbigailu bat, Arrasateren ikur. Bertan irten ziren ordura arte ahapeka esaten genituenak: kooperatibek garapen ekonomikoa lehenetsi dutela ongizate sozialaren aurrean, “punky de postal” garela, furgoneta/autokarabanadun iraultzaileak… Barre algara artean amaitu zen epaiketa hura, baina antzerki obra baino askoz gehiago suposatu zuen: saneamendu kolektiboa izan zen. Bergarak ere jaso zuen bere kritika, hain ohikoak diren banderizo kontuekin. Esaterako, zabor poltsen espektakuluarekin (funtsean, eskubide indibidualak ongizate kolektiboaren gainean aldarrikatzen zituena).  Honetan ere, Goierrik badu Debagoienaren antza. Hemen ere “nire alde

Segi irakurtzen