Sasoibide, sasoiko

Zenbat alditan entzun eta irakurri ote dugun “historikoa” hitza. Manifestazioa, ekitaldia, urtea, hilabetea… guztia magnifikatzeko beharra ote. Baina ekintza handi eta esanguratsu horiek baino, ekimen txikiek osatzen dute gure ibilbidea, historia propioa. Eta pandemiaren ikaragarritasunaz harago, 2020an titular handirik gabeko ekimen garrantzitsuak izan ditugu martxan. Horietako bat da Sasoibide proiektua (https://labur.eus/sasoibide).  2018ko azaroaren 8an egin zuten lehen irteera: Arrasateko Biterin hasi, eta Ekiloreraino. 10 bat lagun bildu ziren orduan. 2 urte pasata, 20 lagunetik gora elkartu izan dira ostegun goizetan. 55 urtetik gorakoak denak, osasuna zaintzeaz gain harremanak josi nahi dituztenak. Bi emakumeren ilusio eta lan gogorrarekin hasi zena, proiektu

Segi irakurtzen