Quantcast

Tag: puntua

Kooperatiba politikoak

1985ean ULARCOko Zerbitzu Zentralek bultzatutako ikerketa pilotua dut esku artean: La experiencia de Mondragón como proceso. 1971n ULGOReko Kontseilu Sozialak jasotako hausnarketa irakurri, eta begiak zabal-zabalik jarri zaizkit: “jarrera kontsumistak, austeritatetik urrun daudenak eta kapitalistak” hazten ari direla dio, eta beharrezkoa dela formazio kooperatiboa. 1971n, bai. Frankismo garaian, krisi bezperatan, kooperatibak hazkunde bizian murgilduta zeudela. …

Continue reading

Sasoibide, sasoiko

Zenbat alditan entzun eta irakurri ote dugun “historikoa” hitza. Manifestazioa, ekitaldia, urtea, hilabetea… guztia magnifikatzeko beharra ote. Baina ekintza handi eta esanguratsu horiek baino, ekimen txikiek osatzen dute gure ibilbidea, historia propioa. Eta pandemiaren ikaragarritasunaz harago, 2020an titular handirik gabeko ekimen garrantzitsuak izan ditugu martxan. Horietako bat da Sasoibide proiektua (https://labur.eus/sasoibide).  2018ko azaroaren 8an egin …

Continue reading

Utopiaz harago

Goierriko Koopfabrika hasi genuen pasa den astean Ordizian, BiziOla sarearen ekimenez eta Olatukoop eta Ordiziako Udalaren laguntzaz. Kooperatibismoaz, Ekonomia Sozial Eraldatzaileaz eta alternatiben saretzeaz aritu ginen, baita lurraldearen egituraketari buruz ere. Bazen saio horretan Debagoienera itzularazi ninduen zerbait. Aita oroitu nuen, jakina, gozatuko baitzuen kooperatibismoaren irakurketa integral harekin. Baina harago, mugimendu kooperatiboaren saretzearen ilusioa zen …

Continue reading

Urteurrenak

Maiatzeko aldizkaria ekainean iritsi zitzaidan, ohi bezala, astebete inguruko atzerapenarekin. Duela 20 urteko furgonetaren argazkia ezagutu nuen, baita ilusioz betetako kazetariena ere. GoiTB-ren urteurrenak, baina, Arrasate Telebistara eraman ninduen oharkabean. 30 urte bete ditu aurten. 30! Aitortuko dizuet itzelezko pena eman zidala gure ATB (eta Arrasate Press) galtzeak.  Gogoan dut, 7 urtetxorekin, aitaren telebista programa grabatzen zuten bitartean kristalaren beste …

Continue reading

Jostorratzak prest!

Erosketak bukatuta, etxera bidean Famarekin elkartu naiz. Jaiegunetan Senegalgo arropa biziak janzten ditu, baina gaur ez zuen horretarako indarrik. Kontatu dit Ordiziako zaharren egoitzan “bere aiton-amonak” hiltzen ikusten dituela tantaz tanta. Ez dit esan zabor poltsak erabiltzen dituztela babeserako, baina bai beldurtuta dagoela. Oso. Baina zaindu egin behar dituela, “zeinek egingo du bestela”. Etxean jada, “osasunaren eta …

Continue reading

loading