Gure sare sozialetan

2009ko otsailean sortu nuen Twitter sarean kontu pertsonala. Denbora pasa den arren, irribarrez oroitzen ditut urte haiek. Sare sozialak komunitatea sortu, eraiki eta elikatzeko erabiltzen genituen garai hartan. Egoa puzteko beharra orduan ere bazen, baina saregintzarako eta elkarlanerako gogoa eta indarra zegoen atzean. Aspaldi da Twitter eraldaketarako tresna gisa bizi ez dudana. Beti izan da enpresa pribatu bat, bai, gure datuak eta informazioa baliatu dituena negozioa egiteko. Hortaz kontziente izanda ere, eskaintzen zituen aukerak baliatzen saiatu gara, kontzienteki. Kontrabotererako, aldarrikapenerako eta egitasmoen dibulgaziorako. Baina azken urteotan giroa bereziki gaiztotu da, gaiztotu dute, horretarako algoritmoak erabiliz. Kontrara, zorionez hor dugu Mastodon,

Segi irakurtzen

Eskubideez harago

Azken asteotan eskubide indibidualen defentsa irmoa nonahi: iritzi artikuluetan, sareetan, agerraldietan… Baina ez, ikastetxea aukeratzea ez da eskubidea. Bai, ordea, doako hezkuntza publikoa jasotzea. Hor amaitzen da eztabaida. Hezkuntza sistema ikuspuntu merkantilistatik bizi nahi dugula? Ba hortxe ditugu ikastetxe pribatuak: sartzeko nahikoa diru izanez gero, eta zure izen-abizenak edo jatorria arazo ez badira, barra librea. Egungo EAEko hezkuntza sistemak arrakala sozialak are sakonago bihurtzen ditu, pribilegioak betikotuz. Hezkuntza arautuko sareen eta ikastetxeen arteko segregazioa da ondorioetako bat. Segregazioa ez delako zoriz gertatzen den zerbait, erabaki politikoek sortzen baitituzte horretarako baldintzak. Egiturazko arazo bati hautu indibidualekin erantzuten aritu gara orain arte.

Segi irakurtzen

Orekak egituratzen

Azken aldian “soldata emozionala” kontzeptua hainbat espaziotan entzun dut; funtsean, soldata prekarioak disimulatzeko espresio ponposoa da. Baina bai, egia da proiektu sozialetan lan egiten dugunontzako eurotan neurtu ezin den balio erantsia duela lanak, sinesten dugun proiektuan aritzeak zentzua ematen diola egunerokoari. Dena den, pasio horrek baditu bere arriskuak eta muga beharrak: lan-ordu kopurua, ordainsariak, (auto-)presioa, lan-karga… Esango nuke are nabarmenagoa dela hau pertenentzia sentimendua eta ideologizazioa garrantzitsua den eremuetan; izan mugimendu aktibistan, lan burujabean edo alternatiba sozioekonomikoen aldeko borrokan. Eta non dago muga? Non dago militantzia eta lan duinaren arteko muga? Non proiektu kolektiboaren eta zaintza pertsonalaren artekoa? Galdera konplexua

Segi irakurtzen

Ikasturte berria

Ipuinak kontatzen pasa dugu uda, lehengusuz lehengusu heldu zaizkigun liburuekin: Txorimaloa, Tulipa txikia, Zuria izan nahi zuen hartza, Lau anaia… Eta istorio horietatik eratorritako bertsioekin. Irailarekin batera, baina, elkarrizketak aldatu zaizkigu. “Mohamedek autobusa hartzen du”. “Atzo Enekok autobusa hartu zuen” (atzo, hitz indefinitu hori!). “Laaibah kaskamotz etorri da!” “Matthiasek ipurdi beltza dauka… eta ez du kasurik egiten!” Halaxe hasi dugu ikasturtea, isildu gabe eta eskolara joateko gogoz. Matthiasek, berriz, ez dirudi oso pozik joan denik. Ez da erraza izan behar 3 hilabeteren ondoren hizkuntza berriarekin komunikatu ezina. Enaitz eta Enarak berriz, gurasoei txantaje emozional latza: “amatxo, bihar negar egingo dugu”.

Segi irakurtzen

Ospatzeko arrazoi bila

Fresko antzean hasi dugu uda, udaberriak lehor-lehor utzi dituen belardien lasaitasunerako. Azken egunotako euriei esker, lasaiago jango dute Udalatx azpiko abere eta baratzeek, eta ziur kaleko kotxez betetako baserri bideek ere hartuko zutela lasaitua. Iraunkortasuna eta ekologia bogan ditugun garaiotan, harrigarria iruditzen zait garraio publikorik gabeko auzo turistikoak izatea oraindik. Turismoaren edo energia azpiegituren aitzakiarekin, hiritarrok segitzen dugu lur emankorrak erasotzen; herri garapenaren izenean plakez, kotxez eta inora ez daramaten tren azkarrez betetzen. Funtsean, eredu aldaketarik nahi ez dugun bitartean. Lainopean bai, baina panorama eskasarekin hasi dugu uda. Bai hemen, baita aberatson onespenarekin iheslarien hilerri bihurtu diren mugetan ere. Baina

Segi irakurtzen