Ez diet sekula pelutxeei izenik jarri. Ez dakit nire imajinazioa oso mugatua delako edota zentzurik topatu ez diodalako. Izan ere, izena emanda ere, zertarako balioko zuen? Deituz gero ez lidakete kasurik egingo, eta alferrikako lanak ez ditugu hartuko ba! Atzera begiratu, eta gogoan dut izeba Kaximiraren etxera Gabonetan, urtero-urtero, pelutxe bat ekartzen zidala Olentzerok. Batzuei aterkiak (urtero-urtero), eta neuri pelutxeak. Horietako batek, hartz zuriak, txapelean TOM idatzita zuen, eta beno, berak bakarrik lortu zuen izena izatea. Zorionekoa Tom! Olentzeroko garaiak pasata ere, pilatzen joan zaizkit pelutxeak. Hartzak, txakurrak, untxia, Eskoziako behia, asto elegante bat… Eta despistatuta dauzkadan beste batzuk. Ia
Segi irakurtzen