Ez dut orain dela gutxi arte sindikalgintzarekin inongo kontakturik izan, grebetako manifestazioetan soilik. Urrunekoak iruditu zaizkit beti, neure errealitatean lekuz kanpo, nolabait. Kooperatibak dira neure ingurunea, eredu kooperatiboarengan sinesten dut nik. Enpresa eredu horretan sindikatuek ez dute kabidarik. Izan ere, langileek (bazkideak) badituzte bideak beraien hitza ordezkatu eta aintzakotzat hartzeko. Organoak deritzaie, Kontseilu Errektoretik Batzar Nagusira, Kontseilu Sozialetik pasata. Organo horien bidez bideratzen da lan-bazkideen hitza eta botoa. Hainbatetan hitz egin bezala, organo eta mekanismo horiek ez dute beti bermatzen parte-hartzea, bereziki tamaina handiko kooperatibetan. Sarri, ordezkaritza botoa eta iritzia delegatzera mugatzen da, hainbat arrazoi medio erabakietan parte hartzea alde
Segi irakurtzen