(Eguneko bigarren mezua, badakit. Ez da errepikatuko, lasai) Batzuetan zalantzan jartzen dut zergatik egiten dudan zarzuela. 16 urterekin hasi nuen abentura, irakasten ahalegintzen zen kantu irakasleak La Tabernera del Puerto obra ederrean papel garrantzitsu xamarra eskaini zidanean. Obra ederra da, geurea delako, euskal doinuez eta doinu ederrez blai dagoena. Eta urte hartan deskubritu nuen antzerkia. …