Zenbat hashtag; #nonosvamos, #spanishrevolution, #acampadasol… baita #acampadaLacoste ere (gustatuko litzaidake Donostiako Lacoste fenomenoa ikustea ba…). Zenbat twitter-eko mezu. Zenbat bideo eta argazki, facebook eta twitter bidez zabaldu direnak, eta komunikabide “ofizialetan” zabaldu ez direnak, orokorrean. Eta zenbat gai hausnarketak egiteko. Mezu honetan “sare sozialetako iraultzari” buruz hitz egin ahalko nuke, baina horretarako badaude adituago diren beste batzuk (gaurko Irlen sarea-ko artikulua kasu). Era berean, partidokraziari buruz ere hitz egin ahal izango nuke, gaur Martxelo Otamendi eta besteak aritu diren gisara, Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Espainiako iraultza faltari buruz ere hitz egin nezake, eta demokrazia “errealaren” alde maiatzaren 5ean Bilboko kaleak
Segi irakurtzen