Quantcast

Tag: krisia

Ez nuen ezer espero, ez

Galdetu didate Euskal Irratiak-en ea zer espero nuen atzoko bileraren ondotik (Eusko Jaurlaritza, Debagoieneko alkate, diputazioak eta MONDRAGON Korporazioko ordezkariak bildu ziren), eta ea gehiago espero nuen bilera hartatik. Egia esateko, ez nuen ezertxo ere espero. Hilabetetan negoziatzen ibili omen dira Fagor Etxetresnak-en egoeraren eta etorkizunaren inguruan. MONDRAGON, Fagor, Eusko Jaurlaritza eta Madrilgo gobernua. Hori Continue Reading

Continue reading

FEE: bazkideak, bazkide-mutualistak eta ebentualak

Bazkideei soluzioa bilatu eta topatuko omen zaie. Atzo Juan Manuel Sindek (Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko bozeramaleak) argi utzi zuen Onda Vascan egindako elkarrizketan: bazkideen langabeziari, lehenaldian egin gisara soluzioa topatuko zaio. Birkokapenak, kalte-ordainak, aurre-erretiroak eta abar. Gogorra izango da urte mordoxka baten ondoren etxera esku hutsik joatea, hala ere. Bakoitzaren enpresaren alde ahalik eta gogorren lan Continue Reading

Continue reading

MONDRAGON ez ei da solidarioa

Ez dakit eredu kooperatiboa zalantzan jarri nahi duten berberak ari diren MONDRAGON Korporazioaren baitan elkartasunik ez dagoela sinestarazi nahian, edo horiek baino gehiago diren. Izan dira informazioak ere MONDRAGONen baitan zeinek bozkatu duen 120 milioi ematearen alde eta zeinek aurka. Arrazoia? Auskalo. MONDRAGONeko gainerako kooperatibek elkartasunik ez dutela erakutsi diote. Datu zehatzetan ez gara sartuko Continue Reading

Continue reading

Parte-hartzea eta bideragarritasuna zalantzan

Arantza Tapiak esan berri du MONDRAGONen eredua birpentsatu behar dela, eta erabakiak batzar orokorretan hartzeak prozesua moteldu egiten duela. Horrez gain dio MONDRAGONek jo beharko lukeela kanpoko enpresetara ez direlako gai enpresak “reflotatzeko”. Ez naiz ni inor Fagorren hartu diren erabakiak zuzenak izan diren ala ez esateko, baina tesi gaiak ikutu eta ezjakintasunetik hitz egiten Continue Reading

Continue reading

Ebentualak kooperatibetan

Krisi garaian kooperatibetako bazkideekin zer gertatuko den, hori izan dut blogean mintzagai. Baina, nola ez, guztiok dakigu kooperatibetan ebentualak ere badirela. Beno, oparotasun garaian krisi garaian baino gehiago, jakina. Soldatapekoen figura bera dudan jartzen dutenak asko dira. Zein puntura arte ari gara enplegu kooperatiboa bultzatzen, kooperatibetako langileriaren zati handi bat soldatapekoa denean? MONDRAGONen kasuan %85ekoa Continue Reading

Continue reading

loading