Aste honetan izan dugu FOROKOOPen VI. Biltzarra. Aurtengoan, kooperatibak krisiaren aurrean gaia landu da, hizlari eta eztabaida interesgarriekin. Desadostasunen bat izan genuen geure artean, krisi garaian kooperatibetako demokraziaren baliagarritasunari buruz hizlari batek esandakoarekin. Parte-hartzea oztopo gisa ikusten zuen hizlariak, eta zorionez, badirudi bertan geunden gehienok ez geniola arrazoirik eman. Demokrazia da kooperatiben DNA, eredu sozioekonomiko alternatiborako oinarria den demokrazia. Erabaki guztiak ez ditu bazkideen kolektiboak hartzen, bakoitzak bere erabakitze esparruak ditu. Hala ere, neurri jakinak hartzerako orduan kolektiboarekin kontatzea gomendagarria da. Gomendagarria diot, ezinbestekoa ez esatearren. Zergatik den garrantzitsua? Kooperatibako kide guztien elkartasuna eta konpromisoa bilatzen bada, ezinbestekoa krisi eta zailtasun
Segi irakurtzen