Enpresa piramidalei inbidiaz begiratzen diet batzuetan: eskema zurrunak, ondo definitutako funtzioak, esplizitatutako botere guneak, washing pixka batekin disimulatuak… estandar garbietan oinarritua guztia. Gogorra bezain sinplea. Bestelako eskemetan lan egiten saiatzen ari garenontzat, berriz, konplexutasuna nonahi. Lan molde berriak definitu eta geureganatzen saiatzen gara, ingurunea kontrara daukagun arren. Errepikatzen diogu geure buruari bizigarritasuna, eraldaketa… eta tarteka ausartzen gara eskubide indibidualak proiektu kolektiboan kokatzen, oreka konplikatu eta kasik ezinezkoa bilatuz. Zelako borroka geure barruan, barruraino sartuta dauzkagun parametroak deseraikitzen. Lehen pentsaezinak ziren errutinak sortu ditugu. Hasten ditugu bilerak “zer moduz gaude” batekin, sentimenduei espazio bat emanez; besarkadak, malkoak, familia… eta txokolatea. Baina,
Segi irakurtzenEtiketa: kapitalismoa
Ekonomia soziala bai, baina zertarako?
Greziako Thessaloniki hiriaren kanpoaldean dago VIO.ME lantokia. 2011. urtean jabeek abandonatu egin zuten fabrika, irabazi gehiago izateko nahiagatik. Bertako langile askorentzat pentsaezina zen beste lanpostu bat topatzea, eta soluzioa bakarra zen: fabrika okupatzea. Beraiena egin, beren kabuz ekoitzi, familiak salbatu, duintasuna salbatu. 2013tik, xaboi naturalak ekoizten dituen kooperatiba da VIO.ME. Lantokian bertan ospatu zen “Langileon Ekonomia” topaketa urrian, bereziki Europako esperientzien topaleku izan zena. Ez ziren aurkeztutako guztiak esperientzia arrakastatsuak izan, ez. Hau ez da Disney pelikula bat. Bizitza erreala da. Kapitalismoa da. Baina etorkizuna irudikatu eta eraikitzeko aberasgarriak izan zitzaizkigun guztiak. Autoeraketari buruz hitz egin zen. Kasu askotan, kapitalaren
Segi irakurtzenAdegi, zergak eta langileen parte-hartzea
Ez da lehenengo aldia Adegi-ren adierazpenek goiza muturtu didatena. Guibelaldek dio Gipuzkoako Bilduk ez dituela inoiz lanpostuak sortu, eta orain lanpostuak arriskuan jartzen ari direla, aberastasunaren gaineko zerga aplikatuz enpresariak larrituz. Osasun mental eta emozionalaren kalterako, twitterreko erabiltzailearen TLra jo dut, eta perlatxoak topatu. Con impuestos ¿quien va asumir el riesgo de iniciar una actividad empresarial en Gipuzkoa?.#EnpresaEguna — ADEGI (@ADEGI) May 29, 2014 Ea ba. Zergak. Bere zentzua eta helburuak. Aldeko eta kontrako iritziak izanda ere, egun zergen funtzioa da gizartearen beharrei erantzutea. Alde batetik, behar “sozialei”: osasuna, hezkuntza edota gizarte zerbitzuak, besteak beste. Bestetik, garapen sozioekonomikorako egitasmoei. Sozio
Segi irakurtzenTroikaren bisitaren aurrean, alternatibaz
Troika bisitan izan dugu Euskal Herrian, istiluz betetako martxoaren 3a Bilbon, eta martxoaren 3a oroitzeko istiluak Gasteizen. Agintari ekonomikoek, benetako agintariek, egunero-egunero ixilean praktikatzen duten biolentziaren aurrean istiluak izan ditugu. Ukrainian edo Venezuelan “herriaren iraultza” dena, “antisistemen biolentzia” da hemen. Ez dut kritikatuko, hala ere, “antisistema” hitza. Harro esan behar genuke-eta antisistemak garela. Sistema kapitalistaren aurrean antisistemak baikara. Troikaren eta gobernuen politikek etsipena sortzen digute sarri. Amorru eta beldurrarekin batera. Etsipena, badirudielako hori dela espero dezakegun bakarra. Beldurra, noraeza eta segurtasun eza gailentzen zaigulako. Eta amorrua. Blokeatzen gaituen amorrua, begirada ilundu eta, noizbehinka, itsutzen gaituena. Baina bada alternatibarik. Hamlet antzerkian
Segi irakurtzen“La obsolescencia programada”, Kulturateko gaurko hitzaldia
Gaurkoan, twitter-en ikusiko zenuten bezala, La obsolescencia programada izenburupean kontsumismoaren eta egungo eredu ekonomikoaren inguruko hitzaldi bat izan dugu. Hasteko, izen bereko dokumentala ikusi dugu, ordubete ingurukoa, La2-ek eskainitakoa. “La obsolescencia programada (comprar, tirar, comprar)“. Jarraian txertatu dizuet, ezer baino lehenago, eta denbora baduzue, bideoa ikus dezazuen. Bideoan bertan hainbat puntu kritiko azaltzen dira, aztergai izan daitezkeenak. Lehenik eta behin programatutako zaharkitzearen adibide bat eskaintzen digu, inprimagailu baten “pieza baten akatsa” nola txip batean aurrez programatutako erroreak sortzen duen. Hau da, X denbora pasa ondoren, inprimagailuak funtzionatzeari utziko dio, txip horren aginduz. Eta, inprimagailua konpontzea baino errazagoa eta merkeagoa denez
Segi irakurtzen