Orain dela hilabete batzuk BERRIAren aldeko Ziztada Jaialdia egin genuen Arrasaten. Bertan Tobera txiki bat, epaiketa bat, egin genuen. Eduki librearen aldeko (baita euskarazko edukiaren alde) keinutxo bat egin nahian, lan-taldean egindako gidoia sarera igotzea erabaki genuen, “Creative Commons Aitortu Partekatu” lizentziapean. Hemen duzue: Tobera Ziztada
Tag: ikusentzunezkoak
Api 04
Krisia. PPren erreformak. Argentina
Gaurkoan Argentinari eskainitako mezua idatzi behar. Sare sozialetan PPren erreformak Argentinako egoera lehertu aurretik aplikatutako berberak direla irakurri dut, hemen. Ondoren, Itzalagunea-ri (@itzalagunea) esker honako helbidera jo dut: “Memoria del saqueo”. Dokumentala ikusten hasi, eta Espainia gogoratu dut. Egoera antzekoa, berbera ez esatearren. Hemen txertatzen dizuet dokumentalaren lehen atala. Osorik ikusteko, youtube edo webgunera bertara …